Bloga

Beste estanpa egile bat, Salneuve tenientea.

2021/07/23

"Urgullen magalean. Donostiako estanpak” aldi baterako erakusketan aurki dezakegun beste egile bat dakarkigu gaurkoan, San Luisen Ehun Mila Semeekin etorri zen Salneuve tenientea.

Liburu aurkezpena Ormaiztegin

2021/07/21

Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikerketen Zuzendari den Xabier Irujok "Papers relating to Lord Eliot's mission to Spain in the spring of 1835" liburua aurkeztuko digu Zumalakarregi Museoan, bihar, uztailak 22.

"Ormaiztegi, bide herri", hitzaldia museoan

2021/07/20

Irati Otamendi Irizar, arkitekto doktoreak, "Urgullen magalean. Donostiako estanpak" aldi baterako erakusketaren gaurkotasun atalean parte hartzea izan du, hirigintza eta garraiobideen eraginaren inguruan gogoeta eginez. Joan den ostegunean, hilak 15, hitzaldi bikaina eskaini zuen.

2021ko uda

2021/07/12

Museoak udako hilabeteetarako honako kultura eta aisialdi eskaintza aurkezten du adin eta jatorri guztietako.

Blanche HENNEBUTTE berriro gurean.

2021/07/09

“Urgullen magalean” erakusketan aurki ditzakegun estanpak aztertzen jarraituz, gaurkoan gure aspaldiko ezagun bat dakarkigu, Blanche Hennebutte, Feillet jaioa. Bidaiariekin jarraitzen dugu eta erakusketan emakume bidaiariei bere txokoa eskaintzen diegu.

Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876).

2021/06/29

Datorren ostegunean, uztailak 8, Zumalakarregi Museoan bertako langile den Mikel Alberdi Sagardiaren Irungo udalak argitaratutako "Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876)" liburua aurkeztuko da. Lanak Serapio Mugica Ikerketa Beka irabazi zuen 2017ko deialdian. Aurkezpena Xabier Kerexeta historiagile eta etnografo irundarrak egingo du.

Jean Jacottet ilustratzailearen grabatu bat

2021/06/23

"Urgullen magalean" aldi baterako erakusketaren pieza berri batekin gatoz. Bidaiarien grabatuekin jarraituz gaurkoan Jean Louis François JACOTTET suitzarraren "St. Sebastien: prise de la route d'Hernani" litografia dakarkigu.

Bisita gastronomiko bat

2021/06/18

Ekain kulturaleko agendaren barruan, Iban Mate sommelier eta sukaldariarekin sagardo dastaketa bat ospatu zen Zumalakarregi Museoko aldi baterako erakusketa gelan

Eli Ruperezen artelana "Urgullen magalean" erakusketan

2021/06/16

Zumalakarregi Museoak Eli Rupérez artistak eginiko ilustrazio pieza digitala aurkeztu zuen ekainaren 15ean. Pieza artistikoak “Urgullen magalean. Donostiako estanpak” aldi baterako erakusketaren gaurkotasun atala osatzen du.

Urgullen magalean. Donostiako estanpak

2021/06/09

Aldi baterako erakusketa honen hainbat pieza aztertzen joango gara, Ormaiztegin dugun aukera aparta balioesteko. Izan ere, XIX. mendeko Donostiako estanpa ederrenak ikustea eskura dugu Ormaiztegin datorren urria bitartean.

Florence von Sass, Lady Baker (1841-1916)

2021/05/28

Le Tour du Monde aldizkarian aurkitutako emakume esploratzaileekin jarraituz, gaurkoan Florence von Sass hungariarra dugu aurkezteko. Bere senarra Samuel Baker esploratzaile eta ehiztari famatuaren ibilbidean ezinbesteko euskarri izan zen.

"Urgullen magalean. Donostiako estanpak" erakusketa berriaren irekiera

2021/05/12

Maiatzaren 14tik urriaren 31ra arte ikusgai Zumalakarregi Museoan.

Alexandrine Tinné (1835 - 1869)

2021/04/30

Holandar honena, Le Tour du Monde aldizkarian aurkitutako XIX. mendeko emakume esploratzaileen hurrengo testigantza da.

"Complete poems. The tree of Gernika" liburuaren aurkezpena

2021/04/23

Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak Jose Mari Iparragirreren bertsoak ingelesera itzuli eta argitalpen berri bat kaleratu du.

Ombuaren itzala.

2021/04/15

Datorren ostegunean, apirilak 22, Zumalakarregi Museoan “Ombuaren itzala” proiektuaren aurkezpena egingo dugu, arratsaldeko 18:30tan.

Lisa Barbier CRISTIANI. (1827 – 1853).

2021/04/13

Le Tour du Monde aldizkarian aurkitutako XIX. mendeko emakume esploratzaileen testigantzekin jarraituz, oraingoan Lisa Cristiani frantsesa dakarkigu.

Suezko kanala eraikitzen

2021/03/26

Azken aldi honetan "Le Tour du Monde" aldizkaria maiz agertzen zaigu gune honetan. Oraingoan, gaurkotasuna nagusi, Suezko kanalaren eraikuntza nola jaso zuen dakarkigu.

2021ko Aste Santua eta Pazko Astea Zumalakarregi Museoan

2021/03/26

Gozatu Museoa familian eta lagunekin!

Kolaborazio emankorra

2021/03/25

Zumalakarregi Museoak lagun asko ditu. Gure bildumak aberasteko modu anitzak daude. Hau da Tomas Ariza lagunak eskaini diguna.

Ida Pfeiffer (1797-1858)

2021/03/17

XIX. mendea, besteak beste, esplorazio geografikoen garaia izan zen. Parisen 1860.ean, Le Tour du Monde aldizkaria sortu zen, esplorazio bidaien kontakizunak jasotzeko. Bertatik hainbat emakumeren esperientziak jaso ditugu gune honetan plazaratzen joateko. Lehena Ida Pfeiffer austriarra.

Artxiboa