Bloga

Feillet ahizpen erakusketa Baionan ikusteko azken astea

2016/01/26
"Hélène eta Blanche Feillet, emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa, Zumalakarregi Museoan egon ostean, azaroaren 6tik Baionako Euskal Museoan egon da ikusgai. Hau izango da erakusketa ikusteko azken astean, urtarrilaren 31n itxiko baititu ateak.

Zumalakarregi Museoa DSS2016ean

2016/01/22
Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburua hastear dugun honetan, Zumalakarregi Museoa bere partaidetzaren berri ematera datorkizue.

"Osaba Tomasen gerrak" dokumentala, hemen ikusgai

2016/01/08
Hemen duzue atzo gauean ETB 1en eman zuten dokumentala ikusgai: "BASKONIAKO HISTORIA BAT: OSABA TOMASen GERRAK"

Gaur ETB 1en 22:05etan "BASKONIAKO HISTORIA BAT: OSABA TOMASEN GERRAK" dokumentala emango dute

2016/01/07
Gaur ETB 1en 22:05etan "BASKONIAKO HISTORIA BAT: OSABA TOMASEN GERRAK" dokumentala emango dute. Bertan parte hartu genuen. Ia gustatzen zaizuen!

Angel Elorza, bertako argazkilariaren erakusketa ikusgai abendu amaierara arte

2015/12/02
Ormaiztegi 2011-2015 HERRIKO HAMAIKA ISTORI erakusketa, festetan udaletxepean ikusgai egon ondoren, hemendik abendura bitartean Zumalakarregi Museoan egongo da ikusgai ohiko ordutegian.

Artikulu berri bat gure artxibo digitaleko “Azterketak” sailean.

2015/11/27
Beasaingo Martín García Garmendia museoaren lagunak bere ikerketa lan bat eskaini digu gure artxibo digitaleko “Azterketak” saila aberasteko.

"Elegante eguna", pintxo lehiaketako irabazleak

2015/11/25
Arantxa (Pio) tabernak egin zuen pintxorik gozoena eta Axun Mendizabalek irabazi du partehartzaileen saria

XIX. mendeko eleganteen III. bilkurak utzitakoa

2015/11/25
XIX. mendeko eleganteen III. bilkurak argazki zoragarriak utzi dizkigu. Hemen dituzue guk eta komunikabide batzuk sortu dituzten bideo eta argazkiak. Gozatu!

Larunbatean, XIX. mendeko eleganteen III. bilkura Ormaiztegin

2015/11/17
Elegante Egunaren barruan, Zumalakarregi Museoak bultzatuta, XIX. mendeko eleganteen III. bilkura egingo dugu larunbatean. Egitarau zabala osatu dugu. Baina, larunbata baino lehen, OSTIRAL HONETAN, 18:00ETAN DANTZA ELEGANTEEEN ENTSEGUA egingo dugu Zumalakarregi Museoan. Anima zaitez zeu ere!

Españolamendi eta Zelandietan primeran pasa genuen

2015/11/17
Larunbatean Zelandieta eta Españolamendira txangoa egin genuen. Primerako eguraldia lagun, Zumalakarregi Museotik abiatu eta inguur hauetan eman ziren gerrateen inguruan asko ikasteko aukera izan genuen.
Artxiboa