Bloga

Larunbat honetan, marraztu piknikean!

2015/06/09
Feillet ahizpek marraztu gabe utzi zuten eraikina (Zumalakarregi Museoa) marraztuko dute partehartzaileek, lasai-lasai zerbait jan eta edaten duten bitartean. Nahi duenak Aitziber Alonso ilustratzailearen laguntza jaso ahal izango du marrazkia egiten duen bitartean.

Ekainean zehar: Maleta Didaktikoa, Ilustratzaileen Piknika eta Feilleten beste obrak ezagutzeko aukera

2015/06/03
Hilabete honetarako prestatu ditugun ekintzek, irailera arte ikusgai dugun Feillet ahizpen erakusketarekin dute lotura.

Primeran pasa dugu Mutiloa-Ormaiztegiko 5. Bide Berdeen Egunean

2015/06/01
Larunbatean 5. Bide Berdeen Eguna ospatu genuen, orientazio joko berria probatuz. Zein ondo pasa genuen! Ikusi argazkiak, barrura sartuta.

Feillet ahizpen beste sekretuak ezagutzeko bisita gidatua

2015/06/01
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarea Bertatik Bertara ekimena antolatu du beste behin Gipuzkoako ondarea ezagutzera emateko. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ere antolatu du bisita gidatu berezi bat ekainaren 6rako, Feillet ahizpen beste obrak ezagutzeko.

Elena Feillet eta "El Artista".

2015/04/01
Egun Zumalakarregi Museoan daukagun aldi baterako erakusketa osatzeko materialak aurkezteko ahaleginean jarraituz, hona hemen "El Artista" aldizkarian Elena Feilletek izandako partaidetza.

Feillet ahizpen erakusketa zabalik

2015/03/12
Joan den ostiralean, martxoak 6, zabaldu genuen "HÉLÈNE & BLANCHE FEILLET: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa. Nahi izaten dugun materiale guztia erakutsi ezin denez, esaterako liburuen barruan gelditzen diren irudiak, gehigarri modura sarrera desberdinetan agertuko ditugu hemen.

Feillet ahizpak, bi artista XIX. mendeko Euskal Herrian

2015/02/27
Datorren martxoak 6.ean hasi eta irailak 4era arte Zumalakarregi Museoak, Baionako Euskal Museoarekin elkar lanean, erakusketa berri bat aurkezten du Ormaiztegin: "HÉLÈNE eta BLANCHE FEILLET: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian"

Espoz Minaren heriotzaren urteurrena

2014/12/10
Datorren igandean, abenduak 14, beteko dira 178 urte Francisco Espoz Mina gerrilla buruzagi eta liberal nafarra hil zela.

XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura arrakastatsu eta jendetsua

2014/11/27
Pasa den larunbatean XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura ospatu zen Ormaiztegin, herriko Elegante Egunaren barruan. Aurtengoan parte-hartzea bultzatu da bereziki, eta herri osoan zehar zabaldu da ekimena. Herritar zein merkatarien artean.

Aurten ere dohaintza berriak

2014/11/12 ondarea
25 urte betetzen dituen honetan, Zumalakarregi Museoak bere bildumak zabaltzen jarraitzen du, bere lagunen dohaintzei esker. Azkenak ezpata, eskuizkribua, txapela, faxa eta olio erretratu bat izan dira.
Artxiboa