"Osaba Tomasen gerrak" dokumentala, hemen ikusgai
2016/01/08
Hemen duzue atzo gauean ETB 1en eman zuten dokumentala ikusgai: "BASKONIAKO HISTORIA BAT: OSABA TOMASen GERRAK"
Gaur ETB 1en 22:05etan "BASKONIAKO HISTORIA BAT: OSABA TOMASEN GERRAK" dokumentala emango dute
2016/01/07
Gaur ETB 1en 22:05etan "BASKONIAKO HISTORIA BAT: OSABA TOMASEN GERRAK" dokumentala emango dute. Bertan parte hartu genuen. Ia gustatzen zaizuen!
Angel Elorza, bertako argazkilariaren erakusketa ikusgai abendu amaierara arte
2015/12/02
Ormaiztegi 2011-2015
HERRIKO HAMAIKA ISTORI erakusketa, festetan udaletxepean ikusgai egon ondoren, hemendik abendura bitartean Zumalakarregi Museoan egongo da ikusgai ohiko ordutegian.
Artikulu berri bat gure artxibo digitaleko “Azterketak” sailean.
2015/11/27
Beasaingo Martín García Garmendia museoaren lagunak bere ikerketa lan bat eskaini digu gure artxibo digitaleko “Azterketak” saila aberasteko.
"Elegante eguna", pintxo lehiaketako irabazleak
2015/11/25
Arantxa (Pio) tabernak egin zuen pintxorik gozoena eta Axun Mendizabalek irabazi du partehartzaileen saria
XIX. mendeko eleganteen III. bilkurak utzitakoa
2015/11/25
XIX. mendeko eleganteen III. bilkurak argazki zoragarriak utzi dizkigu. Hemen dituzue guk eta komunikabide batzuk sortu dituzten bideo eta argazkiak. Gozatu!
Larunbatean, XIX. mendeko eleganteen III. bilkura Ormaiztegin
2015/11/17
Elegante Egunaren barruan, Zumalakarregi Museoak bultzatuta, XIX. mendeko eleganteen III. bilkura egingo dugu larunbatean. Egitarau zabala osatu dugu. Baina, larunbata baino lehen, OSTIRAL HONETAN, 18:00ETAN DANTZA ELEGANTEEEN ENTSEGUA egingo dugu Zumalakarregi Museoan. Anima zaitez zeu ere!
Españolamendi eta Zelandietan primeran pasa genuen
2015/11/17
Larunbatean Zelandieta eta Españolamendira txangoa egin genuen. Primerako eguraldia lagun, Zumalakarregi Museotik abiatu eta inguur hauetan eman ziren gerrateen inguruan asko ikasteko aukera izan genuen.
Karlistadak azalduz Urretxu-Zumarraga Ikastolan
2015/11/10
Urretxu-Zumarragako Ikastolako ikasleek irakasle ezberdina izan dute gaur. Zumalakarregi Museoko Mikel Alberdik Lehen eta Bigarren Karlistadak azaldu dizkie Batxilergoko 2. mailako ikasleei.
Zintzo egon dira gero, Mikelen azalpenak entzuten!
Azaroak 14an Españolamendi eta Zelandietara txangoa
2015/11/06
Ormaiztegiko, Idiazabalgo eta Mutiloako mugan dauden Españolamendira eta Zelandietara txangoa.
Aranzadi kultur elkarteko Alfredo Morazak Gerra Karlista eta azken Gerra Zibilean egindako eta erabilitako trintxera hauen inguruko bitxikeriak kontatuko dizkigu. Bestalde, I. Gerra Karlistan Tomas Zumalakarregik parte hartu zuen 1835ko urtarrilaren 2an izandako Zelandietako ekintzaren berri Mikel Alberdi, Museoko arduradunak, emango du.

