Bloga

Bide Berdera eta Feilleten erakusketara bisita bereziak egingo ditugu udan

2015/07/17
Eman izena aurrez, eta zatoz gure eskaintzaz gozatzera!

"Mugako nire lagunei. Ipar Euskal Herria karlistadetan 1833-1876" publikazioa webgunean ikusgai dago jada

2015/07/16
"Mugako nire lagunei. Ipar Euskal Herria karlistadetan 1833-1876" publikazioa osorik irakurtzeko aukera dago jada gure webgunean. Gure argitalpenetako bat da hau eta askoz ere gehiago ditugu zuei eskaintzeko. Igo ahala jakinarazten joango gara.

Maleta Didaktikoa bidaiatzen ari da etengabe! Har ezazu zeuk ere!

2015/07/14
Begira Ordiziako Jubilatuen Elkartean zein txukun aurkeztu duten gure Maleta Didaktikoa!

Feillet ahizpek jarraipena dute

2015/07/03
Ezusteko polita jaso dugu Feillet ahizpen erakusketaren inguruan. Blanchen ondorengoa den Amaia Hennebutte eta bere amaren bisita jaso dugu eta baita beraien gonbidapena familiaren etxean jasota dauzkaten piezak ikusteko. Hauetako batzuk erakustea da sarrera honen helburua. Zoragarria iruditu zaigu bost belaunaldi beranduago Amaia ere ilustratzailea dela jakitea. Gainera Ormaiztegin antolatu dugun ilustratzaileen bilkuran parte hartu du gurekin. Eskerrik asko Amaia!
Artxiboa