Bloga

Zurrumurruen aurkako informazio saioak.

2020/10/30
Zumalakarregi Museoak “Migrazioak” proiektuaren barruan, Zurrumurruen aurkako informazio saioak antolatzen ditu. Datozen azaroak 4, 5 eta 11an, gizartearen sentsibilizazioaren bitartez immigrazioaren eta kultura aniztasunaren aurkako aurreiritzien ondorioak saihestea dute helburu.

"Ataun of the Dead" gure historiara gerturatzeko modu berri bat

2020/10/16
Datorren urriak 22.ean Zine-Foruma antolatu dugu Ormaiztegin, Katihotsak logiaren "Ataun of the Dead" zine trilogiaren inguruan. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen dugu ekimena, izan ere, "Kontaiguzu ondarea" du lelotzat aurten eta ezin hobea iruditzen zaigu gure historiara hurbiltzeko modu hau.

Sekulako kontzertua eman zuen Hezurbeltzak taldeak Ormaiztegin.

2020/10/09
"Migrazioak" proiektuaren barruan Zumalakarregi Museoak antolatutako kontzertua disfrutatu genuen joan den larunbatean Ormaiztegin. "Leopoldina Rosa: gaur egungo istorioa" erakusketak bultzatu nahi duen hausnarketaren barruan kokatzen dugu "Hezurbeltzak" taldearen emanaldi arrakastatsua.
Artxiboa