"Ombuaren itzala" filma Ormaiztegin.
2025/01/23
Datorren ostiralean, urtarrilak 24, auzolanean egindako "Ombuaren itzala" filma Zumalakarregi Museoan ikusteko aukera izango duzue. Pello Mari Otaño bertsolariaren memoria berreskuratu nahi duen filma bere zuzendari eta bultzatzaile nagusia izan den Patxi Bisquert zinegileak aurkeztuko du Ormaiztegin.