Fernando Zavala Vidarte
Jose Ramon Urquijo Goitia historiagileak Fernando Zabalari buruzko biografia argitaratu berri du. Militar bizkaitarra, Napoleonen aurkako gerran nabarmendu zen, ondoren Hirurteko Liberalean altxamendu erregetiarrean parte hartu zuen eta, azkenik, Lehen Karlistaldiko buruzagia izan zen Bizkaian.
Aldizkari satirikoak
Sei urteko demokratikoan (1868-1874) ugaldu ziren aldizkari satirikoak. Prentsa askatasunak ordura arte aipa ezinak ziren gai asko plazaratzeko aukera eskaini zuen. Zalantzarik gabe, aldizkari hauen erasoen jomuga preziatuena eliza izan zen.
Rif 1923 erakusketaren azken egunak Ormaiztegin.
Eustaquio Berriotxoaren argazkiak Zumalakarregi Museoan ikusteko azken egunak ditugu. Datorren abenduak 30a bukatuko da aldi baterako erakusketa Ormaiztegin.
XIX. mendeko eleganteen bilkuraren X. urteurrena
Pasa den hilaren 25ean, XIX. mendeko eleganteen bilkuraren X. urteurrena ospatu genuen. Bilkura hau 1993tik herrian ospatzen den Ormaiztegiko Elegante egunaren barruan ospatzen da.
Jantzigintzako tailerra
Desagertutako Ormaiztegiko bainuetxearen urrezko garaia gogoratzeko
Bainuetxeko ahotsak entzungai.
Duela bost urte egindako bainuetxearen inguruko tertuliaren grabaketa entzuteko aukera eskaintzen dugu, aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien emaitza bezala.
Bertso kantaldi arrakastatsua.
Pasa den urriak 26an, Zumalakarregi Museoan Afrikako Gerrari buruzko bertso kantaldi eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Hemen duzue zuek ere disfrutatzeko aukera.
Bertsoak kantatzeagatik atxilotua.
Zumalakarregi Museoan datorren urriak 26ean bertso kantaldia izango dugun honetan, XIX. mendeko bertsoei buruzko liburu baten berri eta bertan jasotako gertakizun bitxi baten aipamena egitera gatoz.
Afrikako Gerrari buruzko bertso kantaldia.
Uztailetik Zumalakarregi Museoan ikusteko aukera dugun aldi baterako erakusketak, “Rif 1923. Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak”, aurrera darrai. Honen inguruan antolatzen ari garen ekitaldien berri ematera gatoz gaurkoan.
Rifeko lehen gerra (1893-1894)
“Rif 1923. Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak” aldi baterako erakusketaren inguruan, XIX. mendean Rifeko gerraren aurrekaria izan zena aipatu nahi dugu gaurkoan. Mendea bukatzear zegoela, Melilla inguruko kabila edo tribuek hiria erasotu zutenean hasi zen Rifeko lehen gerra.
Abuztuak 31
Gaurko egunez 1839ko udan gertatu zen Lehenengo Karlistaldiari Euskal Herrian bukaera eman zion Bergarako besarkada. Bertso paper bitxi bat ekarri dugu gurera gertaera gogoratzeko.
Victor Patricio Landaluze margolari kubatar euskalduna.
Landaluze Bilbon jaio zen baina bere lan artistikoa Kuban garatu zuen. Politika kolonialaren defendatzaile, Kubako kritika artistikoak XIX. mendean bertako giroa hobekien jaso zuen margolari kostunbristatzat hartzen du.
Ormaiztegiko trenzubiaren urteurrena
Hilak 15ean, Ormaiztegiko trenzubiak 159 urte bete ditu eta museoak trenzubia ezagutzeko modu irisgarria proposatzen du.
Amazigak aldi baterako erakusketa bisitatzen.
Abuztua hasteko, AZRAF Euskal Herriko Marokoar Etorkinen Elkarteko hainbat ordezkarik "Rif 1923" aldi baterako erakusketara bisita egin zuten, proiektuan lagun dugun Ahmed Zaidanirekin batera. Topaketa zuzenean eman zuen Radas TVk, amazigh komunitatearen YouTubeko kanalak.
"Rif 1923. Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak."
Zumalakarregi Museoak aldi baterako erakusketa berria aurkezten du. Datorren ostegunean, uztailak 20, zabalduko dugu Eustaquio Berriotxoa urretxuarrak Rifen egin zituen argazkiak osatzen duen erakusketa Ormaiztegin. Rifeko gerraren garaian eginak izan arren bertako gizartearen gertuko ikuspegia eskaintzen dute.
Juan Manuel Besnes zigilutan
Pasa den astelehenean Montevideoko Museo Nacional Historico-aren egoitzan aurkeztu zuten Uruguayko postak sortutako zigilu berria. Bertan Juan Manuel Besnes Irigoien donostiarrari omenaldia egiten zaio.
Guztiok gara migratzaile hezkuntza proiektuko 3. edizioa
Zumalakarregi museoak, Ormaiztegiko San Andres eskolakin elkarlanean, Guztiok gara migratzaileko aurtengo edizioa aurkeztu du pasa den ostiralean.
V. Kulturarteko festa
Pasa den igandean, hilak 11, kulturarteko festaren V. edizioa ospatu genuen Ormaiztegin. Aurtengoak hainbat berrikuntza izan ditu herrian dagoen kultur aniztasuna arlo gehiagotan ezagutu ahal izateko.
Carlismo. Memoria de una disidencia
Pasa den ekainak 14ean liburu aurkezpena Zumalakarregi Museoan. Fernando Sánchez Aranaz historiagile donostiarrak idatzitako "Carlismo. Memoria de una disidencia" liburua ezagutzeko aukera izan genuen.
Kulturarteko festaren aurkezpena
Datorren igandean, hilak 11, ospatuko diren V. Kulturarteko Festa eta VII. Artisau azokaren aukezpena izan genuen atzo. Ekimena azaltzeko prentsaurrekoaren ostean azokako partehartzaileek eta antolatzaileek elkarrekin meriendatu genuen.