Ipar Euskal Herrian karlismoari emandako laguntza

Baionako Batzorde Karlista: Armak, dirua eta propaganda

Presidentetzat Hubert de Marignan zuen batzorde honen zereginen artean, hauek ditugu nagusi: Frantziako eta Belgikako beste batzorde batzuen finantza-ahaleginak zentralizatzea, armak erostea, Kuartel Nagusiarekiko komunikazioak bermatzea, soldaduei eta ofizialei muga pasatzen laguntzea eta Frantziako agintariekin harremanak izatea. Frantziako agintari horietako asko Karlisten aldekoak ziren; besteak beste, Behe Pirinioetako prefeta: Nadaillaceko markesa.

Xaho: Zazpiak bat

Idazlea, filosofoa eta polemista; eta politikoki, errepublikazalea. Zuberotar honen iritziz, gerra karlista, funtsean, euskaldunen eta espainiarren arteko gerra izan zen, eta hala idatzi zuen zabalpen handiko Voyage en Navarre liburuan. Bertan, Zumalakarregiri egindako gezurrezko elkarrizketa bat sartu zuen, eta, bertan, Foruak defendatzeko borrokan euskal herritarrek izan zuten buruzagi militartzat deskribatu zuen goierritarra. Politikoki guztiz aurka egon arren, kontinenteko euskaldunek mugaren beste aldeko euskaldunei emandako laguntza sustatu zuen.

Karitatea: Zurituei Laguntzeko Elkarte Katolikoa

1873ko udan, erregegaiaren emazteak (Margaritak) La Caridad elkartea sortu zuen, gerran zauritutakoak artatzeko helburuz. 1874an hasi zen funtzionatzen Pauen zuen egoitzan, eta, gerrak iraun bitartean, elkarteak 22 ospitale baino gehiago ireki zituen; garrantzitsuenak Iratxeko eta Lesakako ospitaleak izan ziren.