Aldi baterako erakusketen historikoa

2009

ZM Loreak asmatzen erakusketa

  • Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian
    Petit de Meurville - Pietro Bubani 

Gipuzkoako Foru Aldundiarena den Zumalakarregi Museoaren ekimena izan zen Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin eta zenbait italiar kultur eta hezkuntza instituzioen lankidetzarekin: Bolognako Museo del Risorgimento, Università degli Studi eta Biblioteca comunale dell' Archiginnasio, Instituto per i beni artistici, culturali e naturali della Regione Emilia-Romagna, Museo civico delle Capuccine eta Universitá degli Studi di Genova. 

Erakusketako webgunea

2008 - 2009

ZM Aisiaren aurkikuntza

XIX. mendean aisia nobleziaren eta kleroaren ondare esklusibo izatetik, burgesiaren bizitzaren parte izatera pasa zen. Erakusketa honetan, soziabilitate informalaren esparru berrien agertze eta garapena, nola kultur ekintza eta zentru berriena, besteak beste,  kafeak eta tertuliak, museoak edo kasinoak, aztertuko ditugu.
XIX. mendeko aisia kontenplaziozko eta neurrizkoa izango da, irakurketa, eztabaida hezigarria, ibilaldia, antzerkia eta arteak.
Erakusketak burges aisia kasino eta dantza saloien, antzerkien, kafe eta tertulien, erakusketa unibertsalen, museoen, panoramen eta zirkoen ikuspegitik jorratzen du. Herri aisiak, berriz, zezenak, pelota eta erromeriak gaiak lantzen ditu.

Erakusketako edukiak

2006 - 2007

ZM Mugako nire lagunei

Zumalakarregi Museoaren eta Baionako Euskal Museoaren arteko lankidetzan antolatutako erakusketak orain arte landu gabeko gaia jorratzen du, karlistadek mugaz bestaldean izandako eragina, alegia.

Ipar Euskal Herriak karlistadetan jokatu zuen papera funtzeskoa izan zen, altxamenduen prestaketa garaian, karlistentzat babesleku eta oinarri logistiko gisa. Baiona, beraz, espainiar liberalen espioitza gunea bihurtu zen eta gerrari buruzko informazioa lortzeko toki pribilegiatua suertatu zen.

Erakusketako edukiak

2004

ZM XIX. mendea karikaturetan

Zumalakarregi Museoak berriro ere XIX. mendean murgiltzeko aukera eskaintzen dizu, baina oraingoan umorearen bitartez, hori baita aldi baterako erakusketa honek ematen dizun aukera. Garai hartako karikaturari gainbegirada umoretsu bat ematea du helburutzat erakusketa honek. Epe bateko gertaerak, ohiturak eta pertsonaiak ezagutzeko beste modu bat da tenore hartan zertaz trufatzen ziren ikustea. Umorearen bitartez askotan beste erara nekez esan daitezkeen gauzak esateko aukera profitatu baizuten karikatura hauen egileek.

XIX. mendeko azken laurdenean Espainiako aldizkari satirikoak izugarrizko bilakaera eta zabalkuntza lortu zuten. Egoera polítiko nahasi hartan aurkituko ditugu karikatura zorrotz eta ikusgarrienak. Erakusketa honen bitartez historigune baten ikuspegi kritikoa jasotzeko aukera duzu, aldi berean garaiko ilustratzaileen adimen argi eta umorearekin gozatuz.

Erakusketako edukiak

2002 - 2003

ZM Esploratzaileak XIX. mendean

XIX. mende erdi aldera mapek oraindik eremu asko zuri-zuri zituzten. Munduan zehar, beti ere europarren ikuspegitik, ezagutzen ez ziren lurraldeak ugariak ziren. Espedizioen ugaltzearekin batera, europarren jakin mina asetzearren sortutako aldizkari ugarietan lehena Pariseko Le Tour du Monde izan zen. Aldizkari honek eskaintzen dituen irudien kalitatea eta xarma ezohikoak dira egun, garaiko irudigile eta grabatzaile onenak biltzen baititu, besteak beste, Karl Girardet, Victor Adam eta Gustave Doré. Bestalde, testuek munduko paisaia eta ohitura desberdinekiko europarren harridura erakusten digute. Lekuak ez dira existitzen europar baten oinak zapaldu arte. Apenas onartzen da zibilizaziorik "kontinente zaharrean" jaiotakoetatik kanpo. Arrazakeria darie testu hauetako askori, baina baita ausardia, abentura gosea eta egoerarik larrienetan bizirik irauteko grina ere.
Euskal Herrian ere izan genituen bidaiari ausartak. Hauen presentzia nabarmen utzi nahi dugu hiru pertsonaiaren bitartez: Abbadia, Murga eta Iradier. Haienak dira erakusketan aurkitzen diren objektuak, haien bidaia eta abenturen adierazgarri.

Edukiak

2001 - 2002

Wilhem von HUMBOLDT

Modulu elkarreragilea
Wilhem von HUMBOLDT 1799an Euskal Herria zeharkatu zuen Madrileko bidean, eta 1801eko udaberrian ase ahal izan zuen orduan sortarazitako jakin mina. Bigarren bidaia hartan bildutako oharrez Euskaldunak izeneko liburua idatzi zuen. Bertan deskribatu zituen euskaldunak eta haien herria eta herriak, ohiturak, jarduera ekonomikoak, antolakuntza politikoak, janzkerak, jokoak, dantzak... eta haien hizkuntza, Europako kultura gune guztietan ezagutzera eman zuena. Berrehun urte geroago, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Zumalakarregi Museoak bidaia hura biziberritu nahi izan dute erakusketa txiki baina mamitsu bat eskainiz. Humboldti deigarri egin zitzaizkion hainbat herri eta gai agerrarazi dira, gaur egungo euskaldunei haren liburua irakurtzeko irrika piztu nahian.

Edukiak

--------------------------------------------------------------------------------------

Ilunari aurre

  • Ilunari aurre.

 Erakusketa hau Zumalakarregi Museoa eta Koldo Mitxelena kulturuneak ekoiztutako erakusketa izan zen.

Erakusketa historikoa da; alabaina kutsu literarioa eman nahi izan diogu. Gure Museo zein beste fondoetatik aukeratutako objektu, testu eta irudiek osatua, gizarte baten aurrerapen teknikoak azalerazten dizkigu, eta honek giza bizitzaren balio gero eta handiagoan duen eragina. Garaia, XIX. mendea, batik bat bi karlistaden inguruan kokatzen dena. Datuak baino gehiago, garai hartako izpiritua jaso nahi dugu. Aldaketa garaia da, aldaketa oso sakonen eta atzeraezinen garaia.

1997

  • XIX. mendea Euskal Herriko grabatuak.

Erakusketa hau Zumalakarregi Museoa eta Koldo Mitxelena kulturuneak ekoiztutako erakusketa izan zen.
Erakusketa historikoa da; alabaina kutsu literarioa eman nahi izan diogu. Gure Museo zein beste fondoetatik aukeratutako objektu, testu eta irudiek osatua, gizarte baten aurrerapen teknikoak azalerazten dizkigu, eta honek giza bizitzaren balio gero eta handiagoan duen eragina. Garaia, XIX. mendea, batik bat bi karlistaden inguruan kokatzen dena. Datuak baino gehiago, garai hartako izpiritua jaso nahi dugu. Aldaketa garaia da, aldaketa oso sakonen eta atzeraezinen garaia. 

1996

ZM Dilijentzia

  • Dilijentzia. Bidea... abentura zenean

Erakusketa hau historikoa izan zen. Alabaina, historikoa baino gehiago literarioa egin genuen. Bernardo Atxagak erakusketarako prestatu zuen ipuinez aparte, Museoko fondoetatik aukeratutako testu eta irudiek garai erromantiko eta abentureroa iradokitzen zuten. Garaia, bi karlistaden artekoa zen, eta kontestua, dilijentziak gorena jo eta ondorengo trenarekiko subordinazioa. Datuak baino gehiago, XIX. mende erdialdeko izpiritua jaso nahi genuen. Aldaketa garaia izan zen, aldaketa oso sakonen eta atzeraezinen garaia.
Baikortasuna nabaria zen. Bidaiek abentura izaten segitzen dute, baina abentura erakargarria, emozio asko eta arrisku gutxikoa, gero eta jende gehiagoren esku dagoena.

1993- 1994

ZM XIX mendea bi mundu

  • XIX. mendea, bi munduen arteko zubia

Erakusketa honek XIX.eko Gipuzkoa ezagutaraztea zuen helburu. Lehen sailak XIX.eko gizarteari begiratzen dio erretratuen bidez: Tolosako burgesak eta Pio IX, Urumeako garbitzaileak eta Austria-Hungariako Sissi, neskak eta mutilak, zaharrak eta gazteak, kale eta baserrikoak, pobreak eta aberatsak, Museoko argazkiak eta profesionalek erakusketarako utziak.
Museoko taldeak pentsatutako sail batek Gipuzkoan inguratzen gaituen XIX.eko ondarearen zer nolakoak agertarazten dizkigu.
Sail berritzaileena argazki tailer, institutu, eskola publiko eta pribatukoek, gure deialdi publikoari erantzunez, egin eta bidali dizkiguten argazkiek osatzen dute: beraiek horrela ikusi dute XIX. mendeko Gipuzkoa. 

1992 - 1993

 

Bi Karlistaden arteko epea, 1840-1842koa, alegia, ez da azterketa askoren gaia izan. Zer bada? Bi gerren arteko parentesi bat, ote? Ez inola ere! Liberalismoa, gure gaurko bizimoduaren oinarriak, orduan ezarri ziren. Trantsizioaldi hutsa, beraz? ezta ere. Hein handi batean, urte hauek erabaki zuten gure oraina, eta ez zalantza eta protestarik gabe, gainera. Garai honetako atal aipagarri guztiak erakusketa batean azaltzea ezinezkoa da. Gure asmoa zenbait berrikuntza -ez denak, noski- aztertzeada, Gipuzkoak 32 urte haietan nozitu zuen aldaketa sakonaren berri emateko nahikoa delakoan.

Edukiak