Aldi baterako erakusketaren inaugurazioa

"Leopoldina rosa: gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketa berria inauguratuko dugu Zumalakarregi Museoan

Datorren iralaren 20an, arratsaldeko 19:00etan Zumalakarregi Museoak aldi baterako erakusketa berria inauguratuko du Ormaiztegin. Pasa den ikasturtean hasi zen Migrazioak proiektuaren barnean kokatua dago erakusketa berri hau.

Erakusketaren irudia

Gure begirada, egun bezala, amets, itxaropen, etsipen eta frustrazioak dituzten pertsonak aurkitzen ditugun XIX. mendetik hasten da, non momentu zehatz batean, bidaia hasiko duten etorkizun hobeago baten bila. XIX.mendeko euskal emigrazioaz diharduen gertakizun historiko batetik abiatuta, egungo migrazio prozesuetaz hausnartzeko asmoa dugu.

XIX.mendeari dagokionez, Uruguaira zuzendutako euskal emigrazioa hartu dugu eredutzat, zehazki 1842.ean Leopoldina Rosa fragataren espedizioan begirada jarriz. Ikuspegi honek prozesu konplexu honenganako gerturatze gizatiarra eskaintzen digu.

Gonbidapen irekia luzatzen dugu bertan parte hartzera animatzen den orori.

 

Noiz
2019/09/20 - 19:00 - 20:30
Non
Zumalakarregi Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 88 99 00
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal