“Bobinatze lana” belaunaldien arteko topaketa

“Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat" aldi bateko erakusketa dela eta, belaunaldi arteko topaketa bat antolatu dugu Maria Pilar Agirreren kolaborazioarekin. Ormaiztegiko industrian hain sustraituta egon den motoregintza ezagutuko dugu, bere laneko urte asko lan hauei eskaini dizkien pertsona baten eskutik. Garai haietan lan egin zuen emakumea denez, bere esperientzia pertsonala kontatuko digu rotorra bobinatzen duen bitartean.

· Publiko orokorrari zuzendua
· Doan
· Aldez aurretik izena eman beharrik gabe
· 35 pertsonentzako mugatua

 

·Bobinatze lanak. Indar

Noiz
2016/03/12 - 11:00 - 13:00
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal