"Dastatu Ezkurdia ostatuko ondarea"

Belaunaldien arteko tailerra

 Dastatu Ezkurdia ostatuko ondarea

Jarduera honekin -2. edizioa- Zumalakarregi museoak hirurogeiko hamarkadan desagertutako Ezkurdia ostatuari omenaldia egin nahi dio. XIX. mendean irekita, zerbitzu ezberdinak eman zituen, bainuetxeko bezeroei ostatu emateko logelak, taberna, gasolindegia, gurdiak gordetzeko tokia... garai bakoitzeko beharretara egokitu ziren. Baina horrez gain, gozogileak ere izan ziren.

Museoan jasotzen dugu Jaxinto Ezkurdia pastelgilearen errezeta liburuaren erreprodukzioa bere iloba Xabin Ezkurdiak ekarrita. Bertako errezeta bat  eginez -gurinezko pastak-, Ormaiztegiko haurrekin, Ezkurdia ostatuko memoriari buruz mintzatuko Xabinen omenez.

Sustatzailea:
Zumalakarregi Museoa
Partaideak:
· Ezkurdia familia
· San Andres Herri Eskola
· Ormaiztegiko jubilatuen elkartea
· Basotxulo Elkartea
· Ormaiztegiko udala
· Zumalakarregi Museoa

Maite Iturberen laguntzarekin (Udanako ogia)

Ezkurdia Fondari buruzko informazio gehiago:

Noiz
2025/11/20 - 09:00 - 16:00
Non
Basotxulo elkartea
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 889900 / 659 43 45 66
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal