Elkar ezagutuz!

Museoen Nazioarteko Eguna komunitatean ospatu nahi dugu
Zumalakarregi Museoak "Elkar ezagutuz!" ekimenaren saio berezi bat ospatuko du. 2022ko Museoen Nazioarteko Egunaren lema "Museoen boterea" izanik, Zumalakarregi Museotik beste behin, topaketa interkultural eta generazio arteko batera gonbidatzen zaituztegu. Gure botererik handiena gure komunitatea baita. Tertulia kafe/te ireki eta informala kultura, jatorri eta adin ezberdinetako pertsonak katilu bana eskuan, esperientziak banatzeko helburuarekin. Jarduerak edukiera mugatua izango du. Aldez aurretik izena eman behar da.
Noiz
2022/05/18 - 17:00 - 18:30
Non
Zumalakarregi Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 88 99 00
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal