Familien Eguna

Gipuzkoako Foru Aldundiko museoek familien festa antolatu dugu ikasturtean zehar familientzat antolatu ditugun ekintzei amaiera emateko. Egun osoko festa izango da eta beste museoetako familiak ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. Ekintzak Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak eskainiko dituzte.

EGITARAUA:

10.30 Familien aurkezpenak eta ezagutza jolasak. Zumalakarregi Museoa.
12.10 Autobusa Igartubeitira eta bazkaltzera! (Norberak ekarritako bazkaria)

Bazkalostean  jolasak. Igartubeiti Baserri Museoa.


15.30 Tailerra: Eguzkilorea. Igartubeiti Baserri Museoa.
16.30 Bukatzeko, askari ederra eta ikasturteari agurra!
17.25 Ormaiztegira autobusa.



Parte-hartzaile guztientzat opari txiki bat museoen eskutik.

(Autobusa, edaria eta askaria gure kontu!)


Izena ematea: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus-en edo/eta 943 88 99 00 telefonoan.
(Izena emateko beharrezkoa da FAMILIA TXARTELA izatea, ez dutenek egunerako egin dezakete.)

Noiz
2016/06/12 11:00 - 2016/07/12 19:00
Non
Zumalakarregi Museoa eta Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal