Euskararen aldeko Ibilaldi gidatua Bizikletaz!
Larunbat honetarako 1. eta 6.maila bitartean dauden gaztetxoei zein hauen familiartekoei zuzendutako jarduera antolatu du Zumalakarregi Museoak. Iazko abenduan ere museoak antolatu zuen gisa honetako txangoa. Baina aurten, ibilbidea BIZIKLETAZ izango da!
Euskal Herrian asko ez izan arren, asko dira estatu mailan azken urteetan sortu diren bide berdeak, eta horietako bat da Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea.
Honela, honakoa da gure proposamena: abenduaren 3an (larunbata),
goizeko 10.30etan, bizikleta alboan duzuela Zumalakarregi Museoan bildu
eta aipatutako Mutiloa-Ormaiztegi bidetik Bizikletaz Txango dinamizatu
bat egitea. Bidean, geldialditxoak egingo dira, hau noiz sortu zen,
zertarako balio zuen lehen, zer diren bidean dauden garaiko zenbait
aztarna eta beste kontu asko deskubritzeko aukera izateko.
Bide
batez, mendi buelta egin ondoren, bertan ezagutu eta ikusitakoa
marrazteko aukera izango dute parte hartzaileek, museoan bertan.
Zertarako? Nahi badute, Las Vías Verdes y la Navidad izeneko Estatu mailako lehiaketa batean parte hartu ahal izateko.
GAINERA, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu txangoan zehar, parte hartzaile guztiekin gure hizkuntzaren aldeko Giza Katea sortuz.
- Noiz
- 2011/12/03 - 10:00 - 19:00
- Non
- Zumalakarregi Museoa
- Gaia
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.net
- Harremanetarako Telefonoa
- 34 943 889900
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal