Berunezko soldadutxoa Tailerra

Tailer honetan, istorioa berreskuratu eta gatza, irina eta urarekin plastilina antzeko masa bat sortu eta gero...

Aski ezaguna da Andersenen XIX.mendeko “Berunezko soldadutxoa” istorioa. Orain dela urtebete pasatxo, museoan Ipupomamua telebista saiokoak izan genituen eta “Berunezko soldadutxoa” liburua oparitu ziguten.

Tailer honetan, istorioa berreskuratu eta gatza, irina eta urarekin plastilina antzeko masa bat sortu eta gero, ipuinean aipatzen diren 25 soldadutxoak egingo ditugu, bat hanka bakarrekoa eta besteak bikoak.

Zuk nolakoa egingo duzu?

ipupomamua tb.koak zumalakarregin

Ipupomanua Telebista saioak Zumalakarregi Museoan egindako grabazioko argazkia.

Noiz
2011/02/12 - 17:30 - 19:00
Non
Iriarte Erdikoa Baserria, Ormaiztegi
Gaia
larunbatero lantegiak
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal