Aurkezpena. 'San Luisen Ehun Mila Semeak, kontaketa garaikidea' erakusketa

Datorren uztailaren 19an, ostirala, arratsaldeko 19.00etan Zumalakarregi Museoko aldi bateko erakusketa berria aurkeztuko da.

Ekainetik irailera, 'Bake Ituna' proiektuaren barruan, aldi bateko erakusketa berria dago ikusgai Zumalakarregi Museoan. Bertan, Juan Perez Agirregoikoa, Azucena Vieites eta Ops-El Roto artista garaikideen eskutik eta irailetik abendura bitartean 'San Luisen Ehun Mila Semeak, kontaketa historikoa', izango da erakusketa honen 2.fasea. 

Erakusketa honen kontaketa garaikidea pasa den ekainaren 29an inauguratu zen Donostiako San Telmo Museoan eta honen aurkezpen ekitaldia datorren uztailaren 19an, ostiralean, arratsaldeko 19.00etan izango da, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan. 

ZM Pantailazo foile 100.000semeak

 
 
Erakusketa nagusiak San Telmo Museoan eta Donostiako Untzi Museoan egongo dira ikusgai, beste bi erakusketa jarriko dira, horien osagarri: hitzaurre gisara, Baionako Euskal Museoan, 1793. Konbentzio gerra izenekoa eta, epilogo gisara, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan, 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak izenekoa.
 
Bake-ituna Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren proiektu bat da. Haren programak ikus-kulturaren historiaren garapen bat proposatzen du, zuzenbideak, artegintzak eta bakearen adierazpenek osatutako berariazko triangeluan txertaturik. Indarkeriaren, gerraren eta krimenaren amaierari buruzko hausnarketa da, errealitatea agortzen duten eta mundua bizitzeko moduko leku egitea eragozten diguten gertakizunak diren aldetik.
 
1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea, bere lehen aurkezpena, DSS2016 Fundazioak eta San Telmo Museoak egin dute, ondorengoen koprodukzioarekin: Donostiako Untzi Museoa eta Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea, eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa; eta ondorengoen laguntzarekin: Baionako Euskal Museoa, Madrilgo Kalkografia eta Liburutegi Nazionala, Prado Museoa eta Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionala.

· 

Noiz
2013/07/19 - 19:00 - 20:30
Non
Zumalakarregi Museoa
Gaia
bakeituna 1823
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal