II.Alarde Napoleonikoa Tolosan

Tolosako 1813ko Batailaren Oroitzapena. 1813ko ekainaren 25ean 24 ordu iraun zituen bataila garrantzitsua gertatu zen Tolosan.

IKUSI FOILETOA

Ekainaren 3an ospatuko da II.Alarde Napoleonikoa Tolosan. Animatu!

BATAILAREN HISTORIA PIXKA BAT
 

Hilabete eta erdi geroago, armada erasotzaileak Donostiako arpilatze eta errausteari ekin zion. Tolosan gutxi gorabhera 45.000 soldaduk hartu zuten parte, frantses tropen eta hainbat herrialdeetako -engelesak, espainiarrak, portugaldarrak, italiarrak eta alemaniarrak, besteak beste- gerlariek osatutako armaden artean. Batilak tolosar eta frantses gendarmeen goarnizioaren artean (300-600 gizon) bost urte eta erdiz izandako elkarbizitzari amaiera eman zion.

 

Gertaera hori gogoratzeko Andia Kultur ELkarteak, Tolosako Udalaren laguntzarekin, batailaren oroitzapen alardea antzeztuko du herrian ekainaren 3an, igandea. Alarde honetan 100 partaide baino geghiago arituko dira, uniformeekin eta garai hartako armekin. 

Tolosako Musika Bandak ere hartuko du parte, baita Donostiako Elkarte Gastronomikoko Zehar txirula eta Danborren Sailak ere, eta garaiko martxa militarrak joko dituzte. 


EGITARAUA: 

10.45 Parte hartzaileen elkartzea Nafarroako Zubiko bisitaldi gidatuan. "Tolosako Bataila"ren azalpena, Ramón Labayen eta Jose Antonio Recondoren esku. Zerkausian hamaiketakoa. 

12.00 Ikuskizunaren hasiera eta Musika Eskola sarreran armen ikuskatzea. Kaleetan barrena desfilea eta Euskal Herria Plazan eta Trianguloan tiroketak. 

13.00 "Batall de Vitoria" sinfoniaren interpretazioa, "El triunfo de Wellington" bezala ere ezaguna, Tolosako Musika Bandaren eskutik eta irudikatze koreografikoa Nafarroako Zubian. 

14.00 Tropen azken desfilea. 

14.30 Bazkari herrikoia alardeko parte-hartzaileekin Zerkausian. Menu berezia, musika zuzenean eta hainbat parodia. 

17.00 Bisitaldi gidatua. Tolosako alde zaharreko plaza eta kaleen zehar bisitaldi gidatua egingo da. Arreta berezia jarriko da frantsesen inbasioaren bitartean paper garrrantzitsua izan zuten eriakinetan. 


IBILBIDEA

Alardearen ibilbidea


PREZIOA:

35€ (Azalpenak, mokadua, bazkaria eta bisita gidatua)

BAZKARIA: 

Iberikoak: urdaiazpikoa, solomoa eta txorizoa

4 lagostino egosi, Maionesa

Ontto patea, ogitxoak, gurina eta ahabia

Getariako 6/8 antxoa frigitu

Basetxerriko txerri sahieskia Entsaladarekin

Limoizko sorbetea cava erara

Eceizako teja eta zigarriloak

Ogia, sagardoa, ardoa, ura

 

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK Lotura HONETAN edo hemen: 

Tolosaldea Tour (Santa Maria Kalea, 1  20400 Tolosa)

tour@tolosaldea.net · 943 69 74 13

Zumalakarregi Museoa (Muxika Egurastokia 6, 20216 Ormaiztegi)

mzumalakarregi@gipuzkoa.net · 943 88 99 00

 

Noiz
2012/06/03 - 10:45 - 19:00
Non
Tolosa
Gaia
alardea ospakizuna tolosa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal