"Museoari bira 80minututan" Gynkana Museoen Eguna ospatzeko

Maiatzaren 18an arratsaldeko 16.30etan hasita XIX.mendeko esploratzaileak gogoratuko dituen jolasari ekingo diote gaztetxoek. Aurrez izen-ematea beharrezkoa izango da.

Zumalakarregi Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du.

ZERTAN OINARRITZEN DA GYMKHANA?

Museoari bira 80minututan Gynkanarekin ospatuko du Zumalakarregi Museoak Museoen Nazioarteko Eguna datorren Maiatzaren 18an, arratsaldeko 16.30etatik aurrera. 

Honela, museo inguruan 360ºko borobila irudikatuz, Ormaiztegi herriko 8 txoko 1873.urtean Julio Vernek argitaratutako nobela famatuan Phileas Fogg esploratzaileak ezagututako hiri bihurtuko dira. 

Jardueran parte hartzen duten gaztetxoak XIX.mendeko bidaiari esploratzaile bihurtuko dira. 80 minututan, Phileas Fogg-ek bere bidaian zehar izandako gora beherei eta ezagututako leku liluragarriei buruzko frogak gainditu beharko dituzte hiri batetik bestera bidaiatu eta museoaren bira ordurako osatzeko. Amaieran, parte hartzaile guztiek jasoko dute sari berezia, urtero legez. 

Aurtengo ICOMen leloak dioen bezala, etengabe aldatzen doan mundu hau ondo ezagutu beharko dute, erronka berri guztiei behar bezela aurre egiteko. Denbora/kokapena kontrolatu ahal izateko berriz, talde bakoitzari kronometroa eta iparrorratza banatuko zaiode.

Noiz
2012/05/18 - 16:30 - 18:00
Non
Zumalakarregi Museoa
Gaia
museoen nazioarteko eguna
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal