Ormaiztegiko II. liburu truke Azoka

Herriko udal liburutegia, Udala eta Zumalakarregi Museoak elkarlanean bigarren urtez liburu truke azoka antolatu dugu.

Egitasmo honen helburua herriko adin tarte desberdinetako herrikideen artean irakurzaletasuna bultzatzea da. Azoka itxi aurretik zenbait liburu sorta zozkatuko dira parte hartzaileen artean eta aurtengoan berritasun bezala, azokan parte hartzen duten gaztetxoenekin 'Tren orri bilatzaileak!' tailerra izango degu Udal Liburutegiaren eskutik (azokaren ordutegi berarekin).

Parte hartzeko: 

Eraman trukatu nahi dituzun liburu guztiak apirilaren 7tik 16ra Ormaiztegiko udal liburutegira (astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara) edota Zumalakarregi museora (asteazkenetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).

Bertan emango dizuten txartelarekin apirilaren 23ko azokara gerturatu eta gustuko beste liburu bat hartzeko aukera izango duzu. Ondo GORDE TXARTELAK! Azoka itxi aurretik zenbait liburu sorta ZOZKATUko dira parte hartzaileen artean.

Azoka adin guztietako pertsonei zuzendua dago eta mota (nobelak, komikiak, zientifikoak, historikoak…) zein hizkuntza desberdinetako liburuak jasoko dira.

Oharra: Ordutegi horretan azokara gerturatzerik ez baldin badaukazu lasai! Apirilaren 30era arte liburutegian trukatu ahal izango dituzu zure liburuak. (astelehenetik ostiralera)

 

Informazio + 

Noiz
2014/04/23 - 16:00 - 18:30
Non
Zubipe kiroldegia, Ormaiztegi
Gaia
liburuareneguna
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal