Udalekuen arteko Txapelketak 2012

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Goierri eta Urola Garaiko udalekuen arteko txapelketa antolatu du opor hauetarako.
Aurkezpena eta helburuak:

Museoak ekintza dibertigarri eta didaktikoa antolatu du udararako, gaztetxoek; bizi diren eskualdea, bertako kultur txokoak, XIX.mendean Euskal Herria ezagutu zuten bidaiariak ezagutu eta etxetik bertan dugun ondarearekiko sentsibilizazioa helburu izanda, primeran pasatzeko aukera izango dute txapelketa berezi honetan. 

Gaiak

• Humboldt, XIX.mendean Euskal Herria esploratu zuen alemaniarra. 

• Goierri eta Urola Garaia eskualdeak

Funtzionamendua

Udaleku bakoitza hiru taldetan banatuko da, eta talde horietan puntuaketa altuena lortzen duena izango da Txapelduna.   

Datak eta ordutegia:

Uztailaren 4tik 27ra. Asteazkenetik ostiralera:  10:00-14:00 eta 16:00-19:00

Iraupena eta hizkuntza:

1ordu eta 30minutu inguru. Printzipioz, euskaraz.

Taldeak:

6 urtetik 12 urtera bitarteko gaztetxoak. Gehienez 30 partaide talde bakoitzeko eta monitoreen laguntza beharrezkoa izango da. 

Prezioa: 

2€ partaideko (osteguna bada 1€)

ERRESERBAK eta INFORMAZIOA:

943889900 telefono zenbakira deituta edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net-era idatzita!

ZM udalekuak

ZM Udalekuak 2011

Noiz
2012/07/04 10:00 - 2012/07/27 19:00
Non
Zumalakarregi Museoa
Gaia
udalekuak Humboldt urola garaia txapelketa goierri
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal