Hitzaldia
"Gipuzkoa behin betiko: lurraldea XIX. mendean" erakusketaren harira, "Caminando hacia el mapa geológico de Gipuzkoa" ("Gipuzkoako mapa geologikorantz joanez") hitzaldia Koen Van den Driessche geologoaren eskutik.
Zer sekretu gordetzen ditu lurpeak eta nola deszifratzen ditugu?
Mapa geologiko batek milioika urteko historia kolore, lerro eta sinbolo bihurtzen du, harriak, gertaerak, adinak eta deformazioak agerian utziz. Baina mapa horiek ere badute beren historia: beren asmakuntza eta garapenarena. Hitzaldi honetan bere historia aztertuko dugu Gipuzkoako mapa geologikora iritsi arte.

Mapa geologico de Gipuzkoa. Koen Van den Driessche.
Hitzaldian aurkeztu eta garatuko diren gaiak:
- Mapa geologikoen jatorria
- Mapa geologikoaren garapena Espainian
- Gipuzkoa eta Euskal Herria XIX. mendean – XX. mendearen hasiera
- Zergatik dira garrantzitsuak mapa geologikoak?
Ondorioa eta egungo begirada
Gomendia:
Urriaren 26an, igandea, "Nuestros paisajes vistos e interpretados desde Gabiria” ("Gure paisaiak Gabiriatik ikusita eta interpretatuta") izenarekin Gabirira antolatutako txango geologikoa.
Oharrak:
· Doan. Kopuru mugatuak. Aldez aurreko izen-ematea.
· Gaztelaniaz
· Trena. Renfe G1 Ormaiztegi
· Bus. Lurraldebus. GO05
- Noiz
- 2025/10/23 - 19:00 - 20:30
- Non
- Zumalakarregi museoa
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00 / 659 434 566
- Hitzordua egutegira gehitu
- 
                        
                             vCal vCal
  iCal iCal

