Iraganeko detektibeak: Gure artxiboa sortzen
Familia tailerra
🔎🗃️ Iraganeko detektibeak: gure artxiboa sortzen
Larunbat honetan, hilaren 31, Zumalakarregi museoak ikasturte amaierako Familia tailerra ospatu behar du.
"Scénario. Zorraren Z" erakusketa, Museoko Artxibo praktikak proiektuaren lehen emaitza, asteburu honetan amaitzen denez, tailerraren partaideek detektibeak bilakatuko dira haien artxibo propia sortzeko helburuarekin.
📅 Data: Maiatzaren 31an
⏰ Ordua: 16:30etatik 18:30etara
📍 Lekua: Zumalakarregi museoan
📜✒️ Aurrez izen eman beharra dago mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan