Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea Egunaren XVII. edizioa
Aurtengo edizioa maiatzaren 1oean, IGANDEA, ospatuko dugu.
Ibilaldi gidatua 9:30ean hasiko da Lierniako bidegurutzean, Mutiloan. Clara Gutiérrez biologoak eta etnobotanikak dinamizatutako jarduera izango da. Lierni Mutiloa ibilbidean zehar, sukaldaritzan erabiltzeko landare eta lore egokienak identifikatuko dira, haien ezaugarriak eta propietateak ezagutuz. Mutiloako Txerri Gorri elkarte gastronomikoan egingo den tailer gastronomikoa egiteko behar den kopurua bilduko da. Jarraian, ondoren dastatuko diren errezetak prestatuko dira eta Lierniara itzultzean, 15:30tan, bukatutzat emango dugu aurtengo jarduera.
EGITARAUA
Egitaraua PDFan
AURREIKUSITAKO MENUA
Aperitiboak:
- Gure Llantengo pate tradizionala oraingoan azenario eta intxaurrekin
- Bideko tenpurak: Malba, ortigak
- Asuna, boniatoa eta perretxikoaren purea pintxoa
- Salda elikagarria, paisaiako basatiekin
- Arroz-entsalada basotsua
- Bakailao eta basoko buñueloak (aukera beganoa)
- Asunaz eta onddoz betetako arrautzak (edo shitake)
- Kalabaza eta malba tarta
Ezusteko postrea basa-izozkiekin
Sahats-edaria
Digestio-likore basatien dastaketa
Bide Berdeen Eguna Espainiako Trenbideen Fundazioaren: Bide berdeak ekimena da.
Mutiloa-Ormaiztegi bide berdean "Bide berdetik mahaira" jarduerarekin ospatzen dugu. Zumalakarregi Museoaren ekimen hau Goiturrek, Ormaiztegiko Udalak eta Mutiloako Udalak babesten dute, eta Espainiako Trenbideen Fundazioarekin; Bide Berdeak, lankidetzan egiten da.
Plaza mugatuak. Izena emateko galdetegia
- Noiz
- 2026/05/10 - 09:30 - 15:30
- Non
- Mutiloa, Lierniko bidegurutzea
- Harremanetarako Izena
- Lurdes Azpiazu / Maria Jauregi
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00 / 659 43 45 66
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal


