Pedro G. Romero artistak “Scenario. Zorraren Z” erakusketaren argitalpena aurkeztu du
Pasa den urtean, Zumalakarregi museoak “Artxibo praktikak” proiektu berria martxan jarri zuen Pedro G. Romero artista, 2024ko Espainiako arte plastikoen sari nagusia. andaluziarraren eskutik.
"Artxibo praktikak" kultura garaikideari lotutako pertsonen begirada eta hauek sortutako ibilbideen bitartez museoko artxiboaren irakurketa berriak proposatzen dituen proiektua da. Guzti hau museoaren fondoen berrinterpretazio kritikora gonbidatzen gaituzten hausnarketa, artikulazio eta esanahi berriak eragiteko.
Pedro G. Romero artistak pasa den urtean egindako lanaren emaitza "Scénario. ZORRAren Z" erakusketan ikusgai dago museoan ekainaren 1a arte. Oraingo honetan, artistak XIX. mendeko narratibatik baztertuak izan ziren kolektibo batzuk berreskuratu ditu, garai hartan argitaratutako grabatu eta dokumentuetan nola irudikatu diren hausnartuz.
Maiatzaren 8an, 19:00etan, Pedro G Romero egileak Zumalakarregi museoan aurkeztuko du erakusketan ikusgai dauden eduki guztiak jasotzen dituen argitalpena. Liburuak hiru hizkuntza jasotzen ditu; euskara, gaztelania eta ingelesa.
Aldez aurretik izena ematea komeni da mzumalakarregi@gipuzkoa.eus.
- Noiz
- 2025/05/08 - 19:00 - 20:30
- Non
- Zumalakarregi museoa
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00 / 659 43 45 66
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal