"Gipuzkoa behin betiko" erakusketa zabaltzear.
"Gipuzkoa behin betiko: lurraldea XIX. mendean."
Instituzioen aldetik, Foraltasuna indarrean egotetik sistema liberalaren nagusitasunerako bidea jorratuko du Aldundiak, honek dakarzkion aldaketekin. Besteak beste, lurraldeak hiriburu finkorik ez izatetik hiriburutza Donostian behin betiko ezartzeraino egindako ibilbidea aztertzen dugu, Tolosarekin izandako tirabirak adieraziz.
Leon Laurent. “Tolosa. Puente St. Clara”. Iturria.
Lurraldetasunari dagokionez, Oñati Gipuzkoari lotu zitzaion garaia ere hau izan zen, gure mapa erabat osatuz.
Didier Petit de Meurville. “Oñate”. Iturria.
Aldaketa guzti hauek erakusteko XIX. mendeko bibliografian jarriko dugu begirada bat, izan ere Gipuzkoako lurraldeari buruzko lan ugari argitaratu baiziren. Larramendi edo Iztuetatik hasi eta Gorosabel edo Echegarayraino, lurraldearen historiak ere elezaharretatik dokumentuetan oinarritutako kontakizunerako bidea jorratu zuelako.
Juan Ignacio Iztueta. Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia. [Eskuizkribua] KMK.
Beste begirada kartografiari eskainiko diogu. Probintziaren mapa osatu ostean, izugarri ugaldu zen. Jose Joaquin Olazabal Arbelaiz irundarraren mapa ederrak eta Francisco Boronat edo Martin Ferreiroren atlasak dastatzeko aukera izango dugu.
José Joaquín de Olazábal Arbelaiz. "Carta topográfica de la M.N. y M.L. provincia de Guipúzcoa". 1851.
Azken begirada ikonografiari dagokiona da. “Album de Guipuzcoa” izenburupean agertutako estanpa liburuak erabiliko ditugu lurraldea deskribatzeko. Grabatu originalez gain, XIX. mendeko irudiez osatutako mapa interaktibo bat ere osatu dugu, bisitarien gozamenerako.
Pío Zuazua. Album pintoresco, histórico y descriptivo de la provincia de Guipuzcoa. 1857. KMK.
Garaiko lurraldetasunari lotutako beste hainbat gertakizun ere aipatzen ditugu, esan bezala Gipuzkoa behin betiko finkatu zen garaia argitzen saiatuz.
Fidel MUGICA. “Vista de Motrico”. Iturria.
Anima zaitezte Zumalakarregi Museoaren erakusketa berri hau bisitatzera. Datorren ekainak 25eko inauguraziorako izen-ematea komeni da, 943 889 900 telefonoan ala mzumalakarregi@gipuzkoa.eus korreoan.