“Pour Don Carlos” proiektua argitara.

2022/04/21
“Pour Don Carlos” filmaren proiekzioa aitzakiatzat hartuz antolatu ditugun ekimenak gure Artxibo aktiboan eskura dituzue.

"Pour Don Carlos" proiektua deitu diogu karlistaldiak gaitzat hartzen zituen lehenengo filmaren inguruan antolatu ditugun ekintzak biltzen dituen eremuari. Madrilen 1921ko abenduan, "La capitana Alegría" izenburuarekin estreinatutako filma, Ormaiztegin mende bat beranduago ikusteko aukera izan genuen. Gertakaria ospatzeko hainbat ekimen antolatu genituen eta orain duzue aukera hauek disfrutatzeko.

Karlistadak zineman

Karlistaldiak zineman tertulia.

Besteak beste, karlistaldiak eta zinemari buruzko tertulia, Jose Mari eta Eneko Tuduri adituekin.

Katihotsak logia

Katihotsak logiaren partaideak Zumalakarregi Museoan.

Katihotsak logiaren partaideekin egin genuen solasaldia, "Ataun of the dead" film laburren trilogiaren inguruko xehetasunak adieraziz.

Xabier Erkizia

 Xabier Erkizia soinu artista gurean.

Azkenik, Xabier Erkizia ikerlari eta artistak "Zinema ez zen sekula mutua izan" hitzaldia eskaini zigun. Hemen duzue bere aurkezpena.

Erakusketa ikusten

 "Pour Don Carlos" erakusketa ikusten.

 

“Pour Don Carlos” proiektua argitara.

Emanaldiaren ikuspegia