2025eko Gure Ondarea erakusketa
Urtero bezala, Zumalakarregi museoak Ondare tailerra burutzen du Ormaiztegiko San Andres eskolako LH5eko ikasleekin.
Ondare kontzeptua ulertzea konplexua izan daiteke umeentzako, baina ezagutzea ezinbestekoa da, umeak etorkizuneko kultur hezitzaileak, kontsumidoreak edo sortzaileak izango bait dira.
Ondarearen ezagutza gaztetxo hauei luzatzea museoaren Hezkuntza proiektuaren erronka garrantzitsuenetako bat da, gure gizartearen etorkizuna arlo honetan hezitzea museoaren helburu nagusienetako bat izanik.
Aurtengo LH5eko ikasleak Ondare tailerreko saio batean
Azkeneko saioan Gordailua bisitatu genuen saioen bidez ikasi zutena praktikan ikusiz. Bertan Nekanek Gipuzkoako ondarea erakutsi zigun bisita gidatu baten bitartez.
Taldea Irungo Gordailuan
Ondare eta erakusketa kontzeptua ondo barneratzeko, ikasleei eskatzen zaie haien bizitzako ondarea den objektu bat ekartzeko museoan erakusketa bat antolatuz.
Gure Ondarea erakusketa museoko gela didaktikoan
Erakusketa honek Ondare tailerraren emaitza jasotzen du Zumalakarregi museoan bertan ikusgai ipiniz. Inaugurazioan ikasleak erakusketaren komisarioak izan ziren eta bakoitzak bere ondarearen hautaketa azaltzeko aukera izan zuten.