8. kulturarteko festaren aurkezpen prentsaurrekoa

2026/06/11
Aurten, Ormaiztegiko kulturarteko festa ekainaren 14an egingo da

Atzo, Ormaiztegin egingo den Kulturarteko Festa eta Bertako Artisauen Azoka aurkezteko prentsaurrekoa izan zen. Bertan, festaren egitaraua eta partaideak aurkeztu genituen.

Ondorengo herritarrek eta erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte:

°Nigeria: Esther Igie
°Kuba: Yame Cuza
°Maroko: Khadija Belahssoub Saif
°Euskal herria dantza: Fany Esnarriaga
°Kolonbia: Camila Gonzalez
°Nikaragua: Carla Lopez
°Mexiko: Maria de Jesús Otero
°Bertako Artisauen ordezkaria: Nerea Magallanes (Cosmo Artisautza). Beste hiru artisauak: Angel Elorza argazkilaritza, Panpoxa bitxiak eta Maria Pilar Horrego arte plastikoak
°Maria Jauregi: Zumalakarregi Museoko hezkuntza eta komunikazio arduraduna
°Agustin Galabide: kultura zinegotzia
°Jon Enrique Galarza: Ormaiztegiko alkatea
°Ekuador: Jaqueline Torres
°Euskal Herria: Miren Macaya

8.kulturarteko prentsaurrekoa8. edizioaren partaideen argazkia

Ondoren, igandean jateko izango diren plater desberdinak dastatu eta partekatu genituen denon artean.

8.kulturartekofesta_meriendaJanari desberdinak dastatzen

ZM_26_8. kulturarteko festa_prentsaurrekoa_platerak

Aurten 8. edizioa egingo da eta partaidetza oso altua izan da. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu guztioi egiten duten lanagatik.

Kulturarteko festa Zumalakarregi museoaren Migrazioak programan atal ezinbestekoa da, herriko komunitatean sareak eraikitzea ahalbidetzen baitigu.

Bertan, herriko kultura desberdinak batu eta gozatu ahal izango ditugu.

Hemen egitarau osoa.

Animatu eta gerturatu!