XIX. mendearen albuma.

XIX. mendearen albumaZumalakarregi museoko lankideekin batera burutu genuen egitasmoak bizirik dirau!Nork pentsa lezake XIX. mendeko irudiekin osaturiko webguneak oraindik jendearen jakin-minapiztuko zukeenik!Garaian egindako web orriak aldaketa asko jasan ez arren, itxura gaurkotua mantentzen du etaXIX. mendeko irudiak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Bertatik nabigatzea erakargarriagertatzen zaigu, gure historia eta memoria ezagutzeko edota irudimena hegan askatzeko.Demagun irudi honetan agertzen den bateriak, berebiziko garrantzia izan zuela 1813ko setioan;harresia zartatu eta Bretxa triste horretatik britaniar armada hirian sartu ahal izateko. Bada, Uliaaldeko bira egiten dugun bakoitzean, Arbola taberna zenaren ondotik pasatzerakoan, hamaikaahalegin egiten ditugu sastrakaz eta sasiez estalita dagoena garai hartako borroka gune irudikatzeko,hala nola, Gros auzoko padura soila imajinatzeko. Jakin badakigu irudiari esker, orain pasealekuederra dena, gure historiaren pasarte ilunetako tokia ere izan zela!Frantxi Lopez Landatxe.
XIX. mendearen albuma.
Jatorrizko tamainako irudia: 222 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu