Beñat Iturrioz

2010ean, zonbiei buruzko film nahikoa ez zirela egin konturatu ginenean, Xabier Padin eta biok, Ataun Of The Dead trilogia izango zenari hasiera eman genion, helburu argirik gabe, furgoneta baten atzetik korrika doan txakur baten modura. Bidean, gai askori buruz hausnartzeko parada izan dugu: historia, lurraldetasuna, euskara, generoa,… baina batez ere irudikario komunak eta mitoak. Historia, errealitatea objetiboki aztertu eta deskribatzen saiatzen den disziplina bat den bitartean, zinemak fikzioak sortu eta irudikario komunak eraikitzen ditu. Nahiz eta egiazkoak ez izan, askotan, herritarron irudikarioan edo kultura popularrean iltzatuta geratzen direnak mitoak izaten dira. Xahok bazekien hori eta nahiago izan zuen Zumalakarregiri buruzko bertsio erromantiko bat sortu, Osaba Tomas mitifikatu. Hark deskribatzen zuen Zumalakarregi seguraski gertuago egongo zen fikziotik errealitatetik baino, nahiz eta hori den euskaldun askoren memorian geratu den irudia. Eta guk haren bidea jarraitu nahi izan dugu, "Voayage en Navarre pendant l'nsurrection des Basques" horren bertsio filmiko libre eta eguneratu bat sortuz. Gaur egun Zumalakarregi ez dago hilik, trilogia honen bidez berpiztu baitugu. Orain zonpiroa da eta espazio urrunean dabil foruak zabaltzen. Espero dugu mitoa unibertso osoan barreiatuko dela, milioika argi urtetan zehar. Beñat Iturrioz Perez Zinemagilea eta arkeologoa.
Beñat Iturrioz
Jatorrizko tamainako irudia: 258 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu