Argazkialdia´15 Irizar ikusteko azken astea

2015/10/28
Zumalakarregi Museoan Lobo Altuna argazkilariaren argazkiak ditugu ikusgai, Argazkialdia´15 Irizar proiektupean. Erakusketa hau ikusteko azken astea da hau, azaroaren 1ean bukatuko baita.

Ormaiztegiko Udaletxe azpiko aretoan eta Zumalakarregi Museoko erakusketa aretoan bi erakusketa itzel izango ditugu: Gipuzkoako argazkilari ezagunenetarikoak ditugun Lobo Altuna eta Iñigo Royok erakusketa bana izango dute.

Gipuzkoako herrien herenek 400 urte betetzen dituzte aurten udalerri gisa sortu zirenetik. Hau gogora ekartzeko, argazki erraldoiez (txikienak 2,5m x 2,5m neurtzen ditu!) osatutako argazki-erakusketa izango dugu ikusgai Ormaiztegiko zenbait txokotan.

Aldi berean, herrian zehar kokatuta dauden etxoletako baten barruan Ormaiztegiko zenbait argazkik osatutako erakusketa zabalduko da.