Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" Zumalakarregi Museoan

2016/10/26
Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan, Zumalakarregi Museoak Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" oliomargoa aurkezten du bere egoitzan. San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean erakusten den arte lana abendura arte egongo da Ormaiztegin, pieza gonbidatu modura, Goierriko ikusleengandik gertu. "Trenak ekarritakoa: soinu txikia. Erromeria" izan da museoak hautatuko gaia, aurtengo jardunaldien gai nagusia "Migrazioak eta kultur ondarea" izan baita.

Zumalakarregi Museoak Aurelio Arteta margolariaren “Euskal Erromeria” ikusgai jarri du Ormaiztegin, aurtengo "Ondarearen Europako Jardunaldien" egitasmoaren barruan, izan ere, XIX. mendean trenbidea eraikitzera etorritako langile italiarrek ekarri baizuten “soinu txikia” Euskal Herrira. Ideia honi lotuta erromeria antolatu genuen Ormaiztegin urriak 15ean eta proiektu hau osatzeko aproposa iruditu zaigu Artetaren olioa bertan erakustea. Honekin batera, Lasarteko "Tirikitrauki" esku-soinu dendako bi Larrinaga soinu-txiki aurkezten ditugu. Gure eskerrik beroenak ekimen honetan lagundu gaituzten San Telmo Museoa, Gordailu eta Tirikitrauki esku-soinu dendari.

Arteta

Gainera, koadroa bera ere “emigrantea” da, alegia, Artetak Mexikon margotu zuelako eta Jose Manuel Ostolazak Gipuzkoako Foru Aldundiari utzi baizion dohaintzan. Egun San Telmo Museoko erakusketa iraunkorraren parte da, Zumalakarregi Museoan hilabete eta erdiz erakutsiko dugun pieza hau.

Ostolaza

"Euskal erromeria" koadroaren ibilbide "emigrantea" aitzakitzat hartuz, datorren azaroak 11n, Zumalakarregi Museoan gai honi buruz solasteko kafe-tertulia bat antolatu dugu, kultur ondareari buruz hausnarketa bat egin dezagun. Mahai inguruan parte hartuko dute, besteak beste, Josu Aramberri, i2basque sare akademikoaren koordinatzaileak eta Javier Castro, Ostolaza Elkarteko partaideak.

Anima zaitezte Zumalakarregi Museoaren lagunekin batera, artelan honen ibilbide korapilatsu bezain interesgarria ezagutzera.

 

 

Honi lotuta, bi jarduera antolatu ditugu azaroan zehar egiteko:

-Fandango eta arin-arina ikasteko Familia Tailerra (Azaroak 5ean)

-Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" artelanaren inguruko kafe-tertulia (Azaroak 11n)