Begirada bertatik.

2020/05/29
Zumalakarregi Museoari zuzendutako 30 Begirada horietako bat dugu Elixabete Garmendiak eskaini diguna. Bertso paper bilduma eder baten testigantza jasotzeko aukera eman digu.

Elixabete Garmendiak bertatik begiratzen gaitu. Ormaiztegiarra delako eta museoak antolatzen dituen hainbat ekimenetan parte hartzen duelako. Baina, gainera, gure bilduma osatzen lagundu digu, bertso paper bilduma aberatsa museoaren bitartez denontzat eskuragarri eginez. Gertuko begirada dugu hortaz.

Bertso paperak definizioz galkorrak diren dokumentuak ditugu. Horregatik dira hain zailak aurkitzen. Are zailago 70 bat ale dituen sortak aurkitzea. Elixabete eta bere familiari gure eskerrik beroenak Jose Antonio Apaolaza Aizpiolearena izandako bildumaren dohaintzagatik. Hemen Elixabeteren gertuko begirada:

Pedro Maria Otaño

Elixabete Garmendia

Begirada bertatik.

Apaolaza biduma.