Bertso kantaldi arrakastatsua.

2023/10/30
Pasa den urriak 26an, Zumalakarregi Museoan Afrikako Gerrari buruzko bertso kantaldi eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Hemen duzue zuek ere disfrutatzeko aukera.

Aitor Bizkarra bertsolariak, Paul Beitia eta Gari Ortiz de Villalba musikarien babesarekin, bertso kantaldi zoragarria eskaini zigun Zumalakarregi Museora bertaratu ginen lagunei.

Kantaldiaren ikuspegia

 Kantaldiaren ikuspegia. Angel Elorzaren argazkia.

Egun museoan dugun aldi baterako erakusketaren inguruan antolatu ditugun ekintzekin jarraituz, atzokoan XIX. mendetik hasi eta gaurdaino Rif lurraldean gertatutako gerrei buruz jarritako bertso kantaldia dastatu genuen Ormaiztegin. "Rif 1923. Eustaquio Berriotxoa Elgarrestaren argazkiak" erakusketa abenduak 30era arte egongo da gurean.

Bertso kantaldia

 Hirukotea lanean. Angel Elorzaren argazkia.

Datorren azaroak 28an izango dugu erakusketari lotutako hurrengo ekimena. Ahmed Zaidani Rifeko historian adituak eskainiko digun bisita gidatua izango da, Berriotxoaren argazkiei buruzko ikuspegi berria emanez.

Saioaren beste ikuspegia. Angel Elorzaren argazkia.

Hemen duzue bertso kaltaldiaren bideoa.