Bilboko setioari buruzko liburu aurkezpena

2026/03/10
Gorka Martin historiagilearen "Bilbao 1874: el asedio carlista a la invicta villa" argitalpenaren aurkezpena egingo dugu Zumalakarregi Museoan datorren ostegunean, martxoak 12. Bidebatez, joan den hilabetean kartografiari buruz Ramon Oleaga bildumagileak eskaini zigun hitzaldiaren bideoa aurkezten dizuegu.

Lan honetan, Gorka Martinek Bigarren Karlistaldiko pasarterik gogorrenetako bat berreraikitzen du: 1874ko Bilboko setioa. Dokumentazio zabal batean oinarrituta eta gatazkaren arkeologia txertatzen duen ikuspegi batetik abiatuta, egileak aztertzen du bi hilabetez luzatu zen setio hark nola markatu zituen hiria eta biztanleak. Karlisten erasoek, eliza eta ospitaleak bezalako eraikin zibilak ere gogor bonbardatu zituztenek, arrasto iraunkorra utzi zuten memoria kolektiboan eta Bilbok “Hiri Garaiezina” izendapena sendotu zuen.

Bilboko setioa

L. Urgelles. "Sitio de Bilbao en 1874 : aspecto de la plaza el primer día de bombardeo." . ZM.

Egileak liburu honetan Bilboko setioa sakonki aztertzeaz gain ikuspegi berri bat eskaintzen dio, arkeologiarena. Izan ere, Martinek gatazken arkeologiari buruz egin zuen tesia, alegia, gudu zelai eta gotorlekuen indusketak dira bere lan esparrua. Gainera, gatazkei buruzko memoria eta horretarako gauzatzen diren monumentuak ere aztertzen ditu.

Bilbo bobardaketa

Miranda. "Bombardement de Bilbao par les carlistes". ZM 

Gorka Martín Echebarria Zientzia Estrategia Diziplinartekoak Paisaia eta Ondarean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Historian graduatua, bere ibilbidea gatazkaren arkeologiara bideratu du. Bere doktore-tesia, Arqueología del Conflicto Carlista en Bizkaia y Araba, XIX. mendeko Espainiako gerra zibilen kultura materialari buruzko lehen ikerketetako bat da.

Jarduera doakoa da, baina aurrez izena ematea derrigorrezkoa da honako helbide elektroniko honetan: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus.

2 de mayo. Bilbao.

Tomás Padró. "Alegoría de la liberación de Bilbao el 2 de mayo de 1874". ZM.

Bukatzeko, hemen duzue joan den otsailak 19an Zumalakarregi Museoan izan genuen Oleaga Pont kartografia bilduma zoragarriaren aurkezpena. Bere arduradun Ramón Oleagari gure eskerrik beroenak eskaini zigun aukera paregabeagatik.

Ramon Oleaga. Kartografia.

Zumalakarregi museoan emandako tertulia kartografikoaren ikuspegia.