Ireki dugu "mapping album" proiektuan parte hartzeko ARGAZKI LEHIAKETA
2017/08/04
Atzo eta gaurko euskal paisaia parekatzen duen "mapping album" elkarlanean egindako proiektu digitalari hasiera emateko, Zumalakarregi Museoak argazki lehiaketa berezia antolatu du. Izan ere, "XIX. mendeko albuma" webgunean jatorri duten irudiak oinarritzat hartuz, parte hartzaileei ikuspegi bereko egungo argazkia egitea proposatzen diegu.
Gainera hautatuko ditugun argazkiak "mapping album" proiektuan argitaratzeaz gain, museoan urrian egingo den erakusketan parte hartzeko aukera izango dute.
Azken urteetako dohaintzekin osatutako erakusketa bukatzear
2017/07/11
Datorren igandean, uztailak 16, ixten da "Dohaintzak 2014-17" erakusketa tenporala. Modu honetan jasotako azken eskurapenak ikusteko aukera probetxa ezazue.
Ibilbide, tailer eta maleta didaktiko berriak 2017-2018ko Hezkuntza Programan
2017/06/27
2017-2018 ikasturterako Zumalakarregi Museoak hezkuntza programa berria prestatu du.
Proposamen hau eskola kurrikulumaren edukien osagarria izan nahi da eta XIX. mendera hurbiltzeko proposamen ludiko eta hezigarria egiten du, gaur egungo gizartea ulertzeko funtsezkoa dena.
"Dohaintzak 2014-17" erakusketa zabalik
2017/06/20
Azken hiru urteetan jaso ditugun dohaintza nagusiekin aldi baterako erakusketa antolatu dugu. Jasotzen ditugun donazioen artean liburuak nagusi dira baina mota askotako piezak bildu ditugu, besteak beste, pinturak, grabatuak, eskulturak, armak, txapela brodatu bat...
Joan den larunbatean dohaintza emaileei omenaldia egin genien erakusketa zabaltzearekin batera.
Zumalakarregi "La Caricature" aldizkarian
2017/05/30
"La Caricature" Parisen 1830-1843 argitaratu zen aldizkari satiriko ezaguna da. 1834ko urrian Karlistadari buruzko karikatura hau argitaratu zuten. Garai hartan borrokak zuen ezaugarri nagusia kritikatzen zuen gupidarik gabe, alegia, karlisten ihesak eragindako enfrentamendu eza.
Mutiloa - Ormaiztegi Bide Berde Eguna: inguruko landareak ezagutzen
2017/05/09
Giro paregabea eta parte hartze handia izan zen aurreko larunbatean Mutiloa - Ormaiztegi VIII. Bide Berde Egunean.
Santa Kruz apaizaren argazki baten inguruan
2017/04/28
Ferdinand Bérillon argazkilariak ateratako argazki ezagunak hausnarketarako bide ematen digu.
Zumalakarregi Museoaren aurkezpena Donostian
2017/03/28
Apirilak 6 eta 8, Zumalakarregi Museoa Explore San Sebastian Regioneko turismo bulegoan egongo da bere eskaintza aurkezten.
Feillet ahizpei buruzko erakusketa birtuala sarean.
2017/03/08
Zumalakarregi Museoak Baionako Euskal Museoaren lankidetzarekin, egundaino ezagutzen ditugun lehenengo euskal emakume margolariak aurkeztu genituen Ormaiztegin eta Baionan burutu ziren bi erakusketetan, alegia, "Hélène & Blanche Feillet: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" izenburua jaso zuenean.
Gaur, martxoak 8, egun aproposa iruditu zaigu erakusketa hura modu birtualean sareratzeko.
Disfruta ezazue bi emakume hauek egindako lanarekin.
Ordutegi aldaketa - Udako ordutegia
2017/03/01
Martxoaren 1etik urriaren 31ra udako ordutegia jarriko da martxan Zumalakarregi Museoan.

