Bloga

Feillet ahizpen erakusketa Baionan

2015/11/04
"Hélène eta Blanche Feillet, emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa datorren ostiralean, azaroak 6, zabaltzen da Baionako Euskal Museoan. Zumalakarregi Museoarekin elkar lanean burututako erakusketa hau datorren urtarrilak 31ra arte egongo da zabalik.

Edukiak ingelesez eta frantsesez ikusgai ditugu webgunean

2015/10/28
Gaurtik aurrera, gure webguneko eduki finkoak euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez irakurtzeko moduan ditugu.

Argazkialdia´15 Irizar ikusteko azken astea

2015/10/28
Zumalakarregi Museoan Lobo Altuna argazkilariaren argazkiak ditugu ikusgai, Argazkialdia´15 Irizar proiektupean. Erakusketa hau ikusteko azken astea da hau, azaroaren 1ean bukatuko baita.

Urriak 3an tailerra egingo dugu: "3D argazkigintza: XIX. mendean eta orain"

2015/09/24
XIX. mendean argazkiak hiru dimentsiotan ikusi ahal izateko “bisore estereoskopiko” izeneko tresna asmatu zuten. Tailer honetan, bisore estereoskopiko bat eraikitzeko aukera izango duzu eta argazkiak 3Dn egiteko teknikak ikasi eta eta probatuko dituzu, argazkilari profesional batek lagunduta.

2014ko XIX. mendeko Elegante Bilkuraren erakusketa

2015/09/16
San Andres jaiak urruti ikusten baditugu ere, konturatzerako iritsiko dira. Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean, ikastaro desberdinetan egindako jantzi, osagarri eta iazko XIX. mendeko Eleganteen Bilkurako argazkiekin, erakusketa bat egin dugu. Hau, irailaren 16tik 27ra arte izango dugu ikusgai Zumalakarregi Museoan.

Maleta Didaktikoko marrazkien zozketako irabazleak

2015/08/28
Adur Casado segurarra eta Ane Arburua zumarragarra izan dira sarituak.

Feillet ahizpen erakusketa ikusteko azken aukerak

2015/08/25
Euskal Herriko lehenengo emakume margolariei buruzko erakusketak azken egunak ditu Ormaiztegin. Datorren irailak 6ean izango du amaiera Zumalakarregi Museoan "Hélène eta Blanche Feillet: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketak.

Henningsenen liburuaren aurkezpena

2015/08/04
Datorren ostiralean, abuztuak 7, Nevadako Unibertsitatearekin elkarlanean argitaratzen dugun "The Most Striking Events of a Twelvemonth’s Campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces" liburuaren berrargitalpena aurkezten dugu Koldo Mitxelena Kulturunean.

Bide Berdera eta Feilleten erakusketara bisita bereziak egingo ditugu udan

2015/07/17
Eman izena aurrez, eta zatoz gure eskaintzaz gozatzera!

"Mugako nire lagunei. Ipar Euskal Herria karlistadetan 1833-1876" publikazioa webgunean ikusgai dago jada

2015/07/16
"Mugako nire lagunei. Ipar Euskal Herria karlistadetan 1833-1876" publikazioa osorik irakurtzeko aukera dago jada gure webgunean. Gure argitalpenetako bat da hau eta askoz ere gehiago ditugu zuei eskaintzeko. Igo ahala jakinarazten joango gara.
Artxiboa