Bloga

Azken begirada

2020/08/26
Azken urte honetan zehar, astiro, astiro, Zumalakarregi Museoaren 30. urteurrena ospatzeko sortu dugun proiektua aletzen joan gara gune honetan. Museoaren beste hainbeste laguni idatzi bat eskatu diegu eta hemen duzue euskarazko azkena. Xabier Irujo Renoko Unibertsitateko Euskal Ikergunearen zuzendariarena dugu honakoa.

Joxe Azurmendi museoaren laguna zendu da.

2020/08/18
Joxe Azurmendi Larrea ormaiztegiarra pasa den abuztuak 12an hil da Donostian. Zumalakarregi Museoarekin aspaldiko harremana zuen, besteak beste, Bigarren Karlistaldian erabilitako bandera baten dohaintza egina zuen. Goian bego.

Iparragirre eta Gernikako arbola

2020/08/13
Jose Mari Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrena betetzen den honetan, bera hil eta hamabi urteetara bere kantuaren eragina adierazten duen gertakizuna aipatzera gatoz.
Artxiboa