Joxe Azurmendi museoaren laguna zendu da.

2020/08/18
Joxe Azurmendi Larrea ormaiztegiarra pasa den abuztuak 12an hil da Donostian. Zumalakarregi Museoarekin aspaldiko harremana zuen, besteak beste, Bigarren Karlistaldian erabilitako bandera baten dohaintza egina zuen. Goian bego.

Zumalakarregi Museoa ireki zenetik, ormaiztegiarra izaki, Joxe Azurmendi gugana hurbildu zen.

 Azurmendi bandera

Azurmendik dohaintzan utzitako bandera.

2001.ean Bigarren Karlistaldian erabilitako bandera baten dohaintza egin zion museoari. Ondoren dohaintza emaileei egin genizkien omenaldietan parte hartu zuen.

Azurmendi bandera 2

Baina Azurmendirekin harreman estuena izan genuen garaia "Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat" aldi baterako erakusketa antolatu genuenekoa izan zen. Bertan Azurmendi familiak bere txokoa izan zuen eta berak eskuratu zigun materiala. Gainera "Industria paisaia" proiektuan ere parte hartu zuen, bere testigantza eskainiz.

Goian bego Joxe Azurmendi jauna.

Joxe Azurmendi museoaren laguna zendu da.

Joxe Azurmendi Larrea