Buruarinen tailerra
Zumalakarregi Museoak familientzako programa du, haurrentzako museoa ere bada. Interesa duten pertsona guztiekin, adin goiztiarrekin zein adin handiekin, sorkuntza guneak partekatzeko bide berriak arakatuz.
Oraingo honetan, museoak familientzako tailer berezia antolatu du Ormaiztegiko Guraso Elkartearekin.
Gorka Olazabal eta Oihana Aristi artistak gonbidatu genituen Buruarinen tailerra burutzeko.

Gorka Olazabal tailerra aurkezten
Tailerren tropa karlista eta tropa liberala sortu genituen, karlistak txapelarekin eta liberalak morrioiarekin.

Gorka Olazabal eta Oihana Aristi artistek ekarri zituztez ereduak
Museotik, liburuxka bat sortu genuen Gipuzkoako tropa karlisten eta tropa liberalen irudiekin, tailerreko partaideek nola janzten ziren jakin zezaten.

Liburuxkan azaltzen diren irudiak aztertzen
LIburuxka sortzerakoan, museoan dugun liburutegian "Album de las Tropas Carlistas del Norte" eta "Tropas carlistas 1833-1840" liburuak eredutzat hartuz.

Album de las Tropas Carlistas del Norte

Tropas Carlistas 1833-1840
Ikasi genuen bitxikerietako bat da karlistek ez zituztela txapel gorriak bakarrik eramaten, baizik eta kolorea kategoriaren arabera alda zitekeela. Gorriak, urdinak, berdeak, zuriak eta abar izan zitezkeen.


Liburuxkan dauden hainbat eredu
Bitxikeri nagusienetako bat "Chapel churris" hitza izan zen. Sydney Crocker eta Bligh Barker, Britainiar legioko militarrek txapel txuriei "Chapel Churris" esaten zieten.

Tailerren erabilitako liburuxkaren orrialdea
Liberal tropen irudiak ere txertatu genituen erabili genuen liburuxkan.

Liberal tropak liburuxkan
Herriko familia askok parte hartu zuten tailerrean, Gorka Olazabalen azalpenak pausoz pauso jarraituz bere burua sortzeko.


Tailerra irudietan
Museoaren proposamena karlisten eta liberalen buruak egitea izan zen, Ormaiztegiko jaietan desfilatzeko.
Guraso Elkartearekin hainbat bilera egin ondoren, tropek Urmaiz abesbatza udaletxera lagunduko zutela erabaki genuen, abesbatza ormaiztegiarrak festetako txupinazoa emango baitu.
Museotik Urmaiz abesbatza zoriondu nahi dugu bere 20. urteurrenagatik!
Buruarinen tropak korura laguntzen ikusi nahi badituzue, etorri azaroaren 21ean, 19:00etan udaletxera

