Carlismo. Memoria de una disidencia

2023/06/09
Pasa den ekainak 14ean liburu aurkezpena Zumalakarregi Museoan. Fernando Sánchez Aranaz historiagile donostiarrak idatzitako "Carlismo. Memoria de una disidencia" liburua ezagutzeko aukera izan genuen.

Egileak diona jarraituz, deigarria da bi mende iraun duen gizarte eta politika mugimenduak egun duen oihartzun eskasa, bai prentsaren aldetik eta baita historiagileen artetik ere. Horregatik erabaki du karlismoaren ibilbide osoari buruzko lan hau argitaratzea.

Egileak, Fernando Sánchez Aranaz (Donostia, 1953), historiagile, idazle eta kazetaria, gizarte mugimendu eta kultur kudeaketa alorretan lan egin du, hainbat komunikabideekin kolaboratzeaz gain. Historiari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, hiru eleberri eta gizarte gai, kultur kudeaketa eta turismoari buruzko beste hainbat lan ere bai.

Fernando Sáchez Aranaz

Fernando Sánchez Aranaz tertulian

Zumalakarregi Museoak hainbat irudi eskaini ditu Mintzoa argitaletxearen lan hau osatzeko. 

Eskerrik asko tertuliara gerturatu zineten guztioi!