"Complete poems. The tree of Gernika" liburuaren aurkezpena

2021/04/23
Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak Jose Mari Iparragirreren bertsoak ingelesera itzuli eta argitalpen berri bat kaleratu du.

Xabier Irujo Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen zuzendariak eta David Romtvedt poeta estatubatuarrak, Joxe Mari Iparragirreren olerkiak ingelesera itzuli dituzte 'The Tree Complete - Gernikako Arbola. Complete Poems. Bertsoak' liburuan. Gure musikari eta poeta ospetsuaren lanak munduan zabaltzeko biderik azkarrena ireki dute.

National Heritage Award saria jaso duen Dan Ansotegui, musikari euskal-amerikarrak honela dio:

"Harrigarria da Joxe Mari Iparragirre bezalako euskal kulturaren eta literaturaren historiako pertsonaia garrantzitsu bat inoiz ingelesez argitaratu ez izana. Zorionez gaude, hain zuzen ere, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek, Renok, itzulpen horiek babestea aukeratu duelako. Zenbaitetan dibertigarria, beste batzuetan politikoa, beste batzuetan erromantikoa eta beti sutsua den lan hau ingelesez hitz egiten duen publikoari ekartzea eskertzekoa da. Aldi berean oso zaharra eta oso berria sentitzen den lana da ".

Hona hemen argitalpenaren aurkezpena:

 

Argitalpena erosteko Center for Basque Studies Bookstore edo Zumalakarregi Museoan

"Complete poems. The tree of Gernika" liburuaren aurkezpena

Complete poems The tree of Gernika