Amaia Lamikiz

The hero of a by-gone century… Zumalakarregirekin urtebete pasa ondoren idatzi zuen C.F. Henningsen-ek bere liburua 1836an. Bertan bere gizonen mirespen eta atxikimendua zuen general kartsu eta zorrotza bezala irudikatu zuen Zumalakarregi, azalean berak marraztutako erretratua ipiniz. Ondorengo erretratugileek ez bezala, berak pertsonaia gertutik ezagutzeko aukera izan zuen. Baina nolakoa izan zen benetan erretratuko gizona? Zenbat gerturatzen dira Henningsen-ek utzitako zirriborro horiek errealitatera?Gure historia ezagutu eta zabaltzera dedikatzen garenok askotan galdera bera egin diogu geure buruari: iraganak utzitako arrastoak aztertuz, zenbat gerturatzen gara benetan jazotako gertaeretara? Nola azaldu ahalik eta zehaztasun handienarekin gure historia? Bide horretan Zumalakarregi Museoa beti lagun izan dut, iraganaren ikerketan lehen pausoak emateko eskainitako bekatik hasi eta gaur egun arte, gure XIX mendea hobeto ezagutzeko museoa ikasleekin bisitatzeko aukeraz baliatzen garenean. Museoak iraganeko arrastoak aurkitu, gorde eta zabaltzeko egin duen lana laguntza paregabea izan da gure iraganari buruzko zirriborroak interpretatu, azaldu eta hedatzeko.
Amaia Lamikiz
Jatorrizko tamainako irudia: 2.82 MB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu
Artxiboa