Curros Enriquez eta Bilintx.

2026/04/10
Arestian Museora etorritako bisitari batek eman zidan harreman honen berri. Poeta gazte galiziarra eta euskal bertsolariaren arteko zorigaiztoko ezagutza. Izan ere, lehena Donostian zegoen gerra korrespontsal bezala bigarrena karlisten bonba batek larriki zauritu zuenean. Hemen bere kronika.

Manuel Curros Enriquez Ourenseko Celanova herrian jaio zen 1851.ean. 1869.ean Madrilen zuzenbidea ikasten hasi zen eta bere lehen poema, “Cantiga” idatzi. Kazetari lanak egin zituen, besteak beste, Gaceta de Madrid (1874) eta El Imparcial egunkarietan. Azken honetarako gerra korrespontsal lanak egin zituen Euskal Herrian 1875 eta 1876 urteetan.

Manuel Curros Enriquez

Manuel Curros Enriquez.

Gerora “Rexurdimiento” mugimenduko, galiziar kultura eta literatura berpiztearen figura nagusienetakoa izango zen Manuel Curros gure artean ibili zen Bigarren Karlistaldiaren bukaeran. Donostiak jasan zituen karlisten bonbardaketen berri emango du El Imparcial egunkarirako kroniketan. Hona hemen 1876ko urtarrilak 21ean idatzitakoa, egunkariak 26.ean argitaratua:

El Imparcial

Cartas del Norte

Cartas del Norte 41

Egunkariak zuzenago argitaratu zuen bertsoa:

El Imparcial Bilintx

Benta zikin

Benta zikinetik (Passosen irudian "B") bonbardatzen zuten Donostia karlistek. San Telmo Museoa. Donostia.

Cartas del Norte 42

 Manuel Curros Enriquez. Cartas del Norte. 1875-76.

Poeta galiziarra unkitu zuen bertsolariaren egoera latzak. Handik gutxira istripu batean balaz zauritu zuten Curros eta bukatzear zegoen gerra uztera behartu zuen zorigaiztoak.

Indalezio Bizkarrondo

Indalezio Bizkarrondo “Bilintx”, berriz, zauri hauen ondorioz hil zen 1876.go uztailak 21.ean, gerra bukatu eta bost hilabete geroago.

 

 

Curros Enriquez eta Bilintx.

J. Passos. "San Sebastian. Vista panorámica de las posiciones del ejército y de los carlistas en las alturas inmediatas á la ciudad."