Donostiako Panoramaren inguruko ekintza berri bat

2013/06/25 jarduerak
Ikertu eta irabazi! jolasean parte hartzea zabaltzeko asmoz, Cristina Enea Fundazioarekin batera Urgull mendira irteera bat antolatu dugu. Bertako balio naturalak eta historikoak aztertuko ditugu eta, gainera, Donostiako Panoramaren irudia eta egungo hiria parekatzeko aukera izango dugu.

Bodegon Alejandro eta Urgulleko Historiaren Etxearekin batera antolatzen dugun Ikertu eta Irabazi! jolasak aurrera darrai.Jendearen parte hartzea sustatzeko asmoz, Cristina Enea Fundazioarekin batera irteera bat antolatu dugu Urgull mendira. 

 

Urgull

 

Irteerak bi arlo jorratuko ditu:balio naturalen behaketa eta gertaera historikoen azterketa. Bisitaldia Ikertu eta Irabazi! jolasa sustatzeko antolatu dugunez Urgulleko talaia paregabea erabiliko dugu egungo hiria duela 200 urtekoarekin alderatzeko.

 urgeull 2

Urgulleko Natur Txokoa. Cristina Enea Fundazioa.

 

Parte hartzaile kopuru mugatua. Izen emateko:

Cristina Enea Fundazioa. : 943453526 / cristinaenea@donostia.org