Elegante Eguna Ormaiztegin. XIX.mendeko Elegante Jantzien Bilkura

Zumalakarregi Museoak pasa den urtean martxan jarritako 'XIX.mendeko Eleganteen Bilkura Ormaiztegin' egitasmoarekin jarraitzeko eta herri osora zabaltzeko asmoz, bilera antolatu du datorren ekainaren 30erako.
2013an, museoak Ormaiztegiko Elegante Egunaren ospakizunekin bat egiteko asmoz, herritarrei XIX.mendeko jantzi eleganteekin janzteko gonbidapena luzatu genizuen, horretarako ondorengo jarduerak antolatuz; hitzaldi historikoa, jantzi erakusketa, josteko tailerra, eta elegante egunean bertan photo-call-a. 
 
 
 
Egitasmo hau aurrera eramatea ezinezkoa izango zen guretzat Ormaiztegi zein inguruko herrietako jostunen, aholkulari historikoen, Ormaiztegiko banakako eta boluntarioen, Ormaiztegiko Udalaren eta zenbait eta zenbait lagun gehiagoren elkarlan eta laguntzarik izan ez bagenu. Honela, lerro hauek aprobetxatu nahi genituzke 'Ormaiztegiko XIX.mendeko Elegante Bilkura'ko 1.edizio eta arrakastatsu hori aurrera eramatea ahalbidetu zuten pertsona guztiei eskerrak emateko.  Iazko edizioan, heldu, haur zein gazte talde polita animatu zen parte hartzera. 
 
Aurtengorako, badirudi taldea handitzen doala eta herritar gero eta gehiagok bat egingo dutela egitasmo honekin, albiste benetan pozgarria da guretzat. 
 
Horregatik, eta herri osoak festarekin bat egin eta egun honetan XIX.mendeko elegantez edo 'toke' batekin janztera animatzeko helburuz (herritarrak, dendak, tabernak, kafetegiak, komertzioak, herriko txokoak, inguruko herrietako lagunak, etab), bilera batera deitzen ditugu. Egitasmo honetan interesa duen orori gaia aurkeztu, jarduera proposamenak egin eta jaso, eta guztiok kontaktuan jartzeko lehen pausu bat ematea izango da helburua. 
 
Gaia: Ormaiztegiko Elegante Eguna 2014
Noiz: Ekainak 30, astelehena arratsaldeko 18.00etan
Non: Zumalakarregi Museoan
Bilerara deitutakoak: egitasmoan parte hartzeko interesa duen herritar, elkarte, dendari, tabernari, profesional, udal erakunde, etab. 
 
Aukera aprobetxatzen degu 2013ko Elegante Egunari buruz Gitb-ek argitaratutako bi bideo zuekin elkarbanatzeko, ia gustukoak dituzuen.
 

XIX. mendera begira Elegante egunean from GITB on Vimeo.

 

Elegante eguneko bazkaria Ormaiztegin from GITB on Vimeo.


Aukerarik baduzue, ZABALDU DEIALDIA egitasmoan parte hartzeko interesa izan dezaketen zuen ezagun eta lagunen artean.