Eli Ruperezen artelana "Urgullen magalean" erakusketan

2021/06/16
Zumalakarregi Museoak Eli Rupérez artistak eginiko ilustrazio pieza digitala aurkeztu zuen ekainaren 15ean. Pieza artistikoak “Urgullen magalean. Donostiako estanpak” aldi baterako erakusketaren gaurkotasun atala osatzen du.

"Urgullen magalean. Donostiako estanpak" erakusketaren barruan irudiaren inguruko hausnarketa bat egiten dugu, XIX. mendeko litografiak egungo irudi digitalarekin parekatuz. Martxoan luzatu zen deialdi artistikoak paisaiaren erakusketa gaurkotua egitea bilatzen zuen, eta aurkeztu zirenen artean hautatua izan zen artistak aurkezturiko proiektuak, deialdiaren helburuak primeran betetzen ditu.

Eli Ruperez

Artista bere lana prestatzen.

Artelana, Arteria fabrika elkartearekin elkarlanean gauzaturiko deialdi artistikoaren emaitza da. Proiektuaren aurkezpena ekainaren 15an burutu zen Zumalakarregi Museoan. Eli Rupérez eta Arteria Fabrika kultur elkartea bertaratu ziren.

Eli Ruperezen aurkezpena

Artista bere lanaren aurkezpenean, Arteria fabrika eta Museoko arduradunekin.

Eli Rupérezek bere lan prozesua eta bilakaerak aurkezterakoan hainbat elementuz baliatu dela argitu zuen. Eta piezaren inguruan, aurkezturiko lanak “Ormaiztegiko eraldaketa urbanistikoa, erreprodukzio tekniken bidez islatua, kontestu digitalean” adierazten duela dio.

Hona hemen Goierri TBren saioa.

 Badago beste arrazoi bat uda honetan Ormaiztegira hurbiltzeko.

 

Eli Ruperezen artelana "Urgullen magalean" erakusketan

Erakusketa osatu duen artelana.