Erretratu baten zaharberritzea
Zumalakarregi Museoa zabaldu bezain laster jaso genuen Gregorio Hombrados de Oñativia margolariaren erretratu dotore hau.

Ez da margolari honen lan bakarra gure bilduman. Izan ere, beste marrazki eder bat ere badugu Hombradosek bi urte lehenago burutua: "Zumalakaregi'ren jaiotetxea".
Baina gatozen gaurkoan adierazi nahi dugun lanera, Gordailuaren bitartez bideratu dugun erretratuaren zaharberritzera.

Artelanean aurkitutako akatsak.
Tomas Zumalakarregiren erretratuak ehun urte beteko ditu datorren urtean eta Ormaiztegiko elizaren sakristian pasatako urte luzeek hainbat zauri eragin zizkion. Garazi Valverde arduratu da zaharberritze prozesuaz.

Garazi garbiketa lanetan.
Teknika desberdinak erabili ditu garbiketa osatzeko.

Papera garbitzen.
Bestelako konponketak ere behar izan ditu.

Markoaren osaketa.
Zaharberritzea burututakoan bere lekura itzuli da.

Zaharberritzearen emaitza bikaina izan da. Eskerrik asko Garazi.


